Atxiki gabeko zinegotzi gisa ariko da aurrerantzean Manuela Nicolas.
Asteazkenerako deitu dute plenoa (08:00etan Arizabalon), eta orduan gauzatuko da behin betiko erabakia, baina jada ofiziala da. Orain arte PSE-EEko zinegotzia izan den Manuela Nicolas, talde sozialista utzi eta atxiki gabeko zinegotzi gisa jarraituko du aurrerantzean udalean.
Gobernu taldeko kide, hainbat ardura zituen Nicolasek orain arte, besteak beste, administrazio eta pertsonalarena, baina zituen ardura guztiak balio gabe utziko dituzte asteazkeneko udalbatzarrean.
Legealdia hasita zegoela hartu zuen zinegotzi kargua Nicolasek, Enrique Sanchezek kargua utzi eta gero. Sanchez independente gisa aritu zen PSE-EErekin agintaldiaren hasieran, baina berehala utzi zuen kargua osasun arrazoiak argudiatuta.