Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

PSE-EE, Lekuonaz: "Egitasmoaren kudeaketa ilun eta txarra egiten ari dira"

Errenteriako PSE-EE alderdiak gogor salatu du Lekuonako lanen gainean gertatzen ari direnak. Ardura EH Bilduri egotzi dio.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2016/09/21
jose.angel.rodriguez

Jose Angel Rodriguez, gaurko agerraldian.

Errenteriako PSE-EEk uste du, Jose Angel Rodriguez udal taldearen eledunak gaur agerraldian esan duenez, Lekuona eraikinaren gaineko kudeaketa “ilun eta txarra” egiten ari dela EH Bildu: “Errenteriarren lotsarako, inork nahi ez zuen egoera batean gaude: lanak geldirik, hitzarmena airean, irregulartasunak, kostuak nabarmen handitu dira, beste esleipen baten zain gaude kostuak are gehiago handituko lituzkeenak…”. Lekuona eraikina birmoldatzen ari dira, Arte Eszenikoen Zentro Garaikidea bihurtzeko asmoz. Horrela erantzun die Rodriguezek Errenteria Irabaziz-en udal taldeak nahiz EH Bilduk aurretik egindako kritikei, nabarmenduz, egitasmoaren gaineko “demagogia” PSE-EEk ez duela egiten: “Guk esaten duguna baieztatzeko dokumentu ofizialak erabiltzen ditugu. Ez dugu gezurrik esaten”. Zehazki, Errenteria Irabaziz-ek egindako adierazpenak “manipulaziotik edo gertatzen ari denaren ezjakintasunetik” eginak daudela uste dute. Rodriguezen arabera, Lekuona “kapritxo oso garestia” da. Eta 2013an onartu zen hasierako egitasmotik, egungora, aldea handia dela. Adibidez, esan dutenez, auditorioa hasiera batean 700 bat pertsonentzako pentsatu bazen ere, egun areto horren aforoaren aurreikuspena 2.420 pertsonakoa da, eta horrek eta beste hainbat aldaketek lanen kostua handitzea ekarri dute, %58an zehazki PSE-EEren esanetan. “Baina lanek aurrera egin ahala, gainkostu hori handitzen joango da”. Lekuonaren berritzea, egitasmo “xume” bat izatetik “areto totala” pasatuko dela esan du sozialistak, “mega egitasmo bat”. Hasierako egitasmoaren aldaketetan “gardentasun eta argitasun eza” leporatu diote Julen Mendoza alkateari, “ez dute azaldu zehazki zergatik utzi zuten bertan behera aurretik Amenabarrekin zegoen kontratua“. Aldi berean, PSE-EEko kideak agiria erakutsi du agerraldian: uztailaren 29ko datarekin, aldundiak Lekuonarako zuen hitzarmena bertan behera uzten duela jakinarazten dio Errenteriako Udalari bertan; hitzarmen hori hasierako egitasmoaren araberakoa zen. Aldi berean, Errenteriako sozialistek Lekuonako lanen gaineko hainbat agiri jarri dituzte euren webgunean, herritarrek ikus ditzaten, “guk esaten dugun guztia egiazta daiteke agiri horietan”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.