Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarrak dinamizatuko du taldea.
Xabier Etxaniz Rojok egingo du moderatzaile lana
Iaz ekin zion Pasaiako Irakurketa Klubak bideari, eta iniziatibak izan zuen harrera ona ikusita, aurten errepikatzea erabaki dute. Urriaren 17an egingo dute lehen saioa, Trintxerpeko liburutegian. Hilero liburu bat irakurri eta hura aztertu eta irakurketaren esperientziaz hitz egiteko, elkartu egingo dira, hilean behin ere. Elkartzeko tokiak, berriz, San Pedroko eta Trintxerpeko liburutegiak, txandaka.
Iaz 12 lagun inguru bildu ziren irakurketa klubean, baina ikasturtea abiatzear dela, lagun berriei ongi etorria eman nahi diete. Horregatik, interesdunek 943004303 telefono zenbakira deitu dezakete eta eta herriko edozein liburutegitan izena eman. Izen-ematea doakoa da.
Saioak, iaz bezala, Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarrak dinamizatuko ditu.