Egun osoko egitaraua antolatu du elkarteak bigarren edizioari begira. Agirre Lehendakariaren plazan tailerrak, puzgarriak eta zunba saioa ere izango dira.
Juneren Hegoak Eguna iaz egin zuten lehen aldiz.
Juneren Hegoak Eguna antolatu du izen bera duen elkarteak larunbaterako, eta egitarau zabalarekin dator bigarren aldia. Egun osoko jaia izango da eta eskulanak, puzgarriak, tailerrak, Irrien Lagunak, eta Zumba saioa ere ez dira faltako. Juneren Hegoak elkarteak gainera, omenaldia egingo die Juneren Hegoak familiei.
Aurreko aldian bezala itxaropen mezua zabaldu nahi du jaiaren bidez Errenteria-Oreretako elkarteak. Aurten jaiaren agertokia Agirre Lehendakariaren plaza izango da.
Juneren Hegoak elkarteak laguntza sare bat sortzeko hasi zuen bidea, haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei laguntza eta babesa emateko.
Juneren Hegoak Eguna
- 11:00: Eskulanak, puzgarriak, makilajea.
- 11:30: Katu eta Javier Delgado 2016. urtean Juneren Hegoak elkartearen alde korrika ibili diren korrikalariei elkarrizketa.
- 16:30: Irrien Lagunak. DJ Martinbertso eta Ane Pirata.
- 18:00: Juneren Hegoak familiei omenaldia.
- 18:30: Zumba Fitness Oliber Nestar eskolarekin.
- 19:30: Jai amaiera.