2016/10

Jose Mari Azkarraga Lurgorri 100 urte

Gerra kronista, fusilatu zuten arte

Gaur 100 urte jaio zen Jose Mari Azkarraga Lurgorri errenteriarra. Berak idatzitako kronikak irakurri dituzte jaio zen etxe azpian.

asier perez-karkamo
arraztalo

"Momentu honetan jaso egin behar dugu, ez inori ezer kontatu"

Del Olmotarrek urteak daramatzate gaixo psikikoak dituztenentzako Arraztalon, Oiartzunen. Mazizior Aldura sortu berrian dago. Tailerrak antolatu dituzte.

mapatze

Kontsumo ohiturei buruzko inkesta egingo dute oiartzuarren artean

Merkataritza txikia sustatzeko planaren barruan, Aztikerrek inkestak egingo ditu. Udalak erantzuteko eskatu die oiartzuarrei.

lartaun valle de elorz

Noaingo Valle de Elorz abesbatza gonbidatu du Lartaunek

Nafarroako koruak azaroaren 6an kontzertua emango dute udaletxeko areto nagusian.

bidegorriko tunelak

Ibarre pareko bidegorri zatiko tunelak konpontzen ari dira

Goiko tunela egonkortzen ari dira, pendiz zati bat erori zelako. Lan horiek bukatutakoan, behekoarekin hasiko dira.

Harresirik Gabeko Lurraldeak Inizizatibako kideetako batzuk batzarrean.

Errefuxiatuen krisiari begirada kritikoa

Errefuxiatuen krisiaren gaineko ikuspegi kritikoa lantzen hasi da Harresirik Gabeko Lurraldeak. Sentsibilizazioa lantzeko hitzaldiak antolatu ditu azaroan.

Sexualitatea, generoa, gaztelekua

Plazerean libre, biluztean aske

Biluzik Mundura, sexualitatea eta generoari buruzko informazioa eta aholkularitza emateko zerbitzua abiatu dute Pasaian; prebentzioa landu nahi dute, eta indarkeria matxistari aurre egin

olatz mitxelena
demoarso

Azaroaren 6ko giza katean parte hartzeko deia egin dute lekukoen eramaleek

Donibanetik aterako den hautetsontzia eta San Pedrotik irtengo den bozka aurkeztu dituzte, Oiartzunen.

Solasaldi feministak, 'Bi te Artean'

Irati Mogollonek emango du lehen hitzaldia, azaroaren 5ean.

olatz mitxelena
Fanderiako Udal Kiroldegian eta Galtzarabordan egingo dituzte saioak haurrek.

Sorginen gauak hartuko ditu Galtzaraborda eta Fanderia kiroldegiak

Haurrei begira mozorro lehiaketa antolatu dute eta beldurrezko indoor zikloko masterclass bat helduentzat.

Oreretako Gaztetxea

Zumardira mugitu dira gazteak, eztabaidarako eta festarako

XVI. urteurrena ospatzen ari da Oreretako Zabala-Enea II Gaztetxea.

asier perez-karkamo
oiartzunke

Oiartzungo kirol taldeen agenda (2016-10-28)

Oiartzun Kirol Elkarteko talde nagusiak Valentziaren kontra jokatuko du, atsedenaren ondoren.

demoarso.bideoa

Demoarsoren giza katearen bideoa aurkeztu dute

Demoarsoren barruan giza katea egingo dute, Pasaiako badia inguratzeko, azaroaren 6an. Hori aurkezteko bideoa egin dute jada.

50 urte bete ditu Haurtzaro Ikastolak.

Mende erdia euskaraz hezten

50 urte bete ditu Haurtzaro Ikastolak. Bidean une latz eta goxoak aurkitu ditu, oztopo eta arnasguneak, eta denak gaindituta, osasuntsu eta etorkizunari begira dago.

lanin

Mamitze prozesua pasata, "benetako" bidea egiten hasiko da Lanin egitasmoa

Atzo egin zuten aurkezpen ekitaldia. Datozen hiru urteetan eman beharreko urratsak azaldu zituzten bertan.

Hondakinen gainean hartuko diren erabakietan "gardentasuna" eskatu du Lezon Ondo Ai Gea taldeak

Lezon Ondo Ai Gea taldearen ustez, bost edukiontzien sistema ezartzerako orduan ez da parte hartzerik izan.

muxikoak.lezo

Lezo osoa hartuko dute muxikoen dantzariek etzi, errekorra egiteko

Guinness World Records liburuan tokia izango du Lezok igandetik aurrera. Betizutik Dantzazale Taldeko kideek ilusioz eta mimoz prestatu dute egun osoko jaia

Iazko Mintzagun Jaia Oiartzunen egin zuten.

Mintzagun jaia bertan behera utzi dute

Mintzagun jaiaren laugarren edizioa bihar egitekoak ziren Lezon.

Errauste planta egiteko ingurumen lizentziari auzi errekurtsoa jarriko dio udalak

Urriko plenoa egin zuten asteazkenean, eta EH Bilduren aldeko botoekin atera zen proposamena aurrera.

Eskolako Agenda 21 programaren aurreko ikasturteko azken saioa.

Ikasleen proposamenei erantzuna eman die alkateak

Julen Mendozak ikasleek ikasturte amaieran egindako proposamenei erantzun die Eskolako Agenda 21 ikasturte berriko lehenengo saioan.

Gehiago