Zumardira mugitu dira gazteak, eztabaidarako eta festarako

XVI. urteurrena ospatzen ari da Oreretako Zabala-Enea II Gaztetxea.

Oreretako Gaztetxea

Oreretako Gaztetxea urteurrena ospatzen ari da Zumardian

Oreretako Zabala-Enea II Gaztetxea Zumardira mugitu da gaur, larunbatez. Hamasei urte bete ditu eta karpa muntatu dute Zumardian, egun osoko jaia egiteko. Horrela, denetarik egiteko aukera izango dute, eztabaidatu, jolastu, bazkaldu… eta dantzatu. Goizeko lehen ordutatik aritu da taldetxo bat muntaketaren azken ukituak emanez. Ondoren, eztabaida saioak egin dituzte, hamabietan hasita. Herri bazkaria izango da eguneko ekitaldirik nabarmenena, baina aurretik jokatzeko tartea izan dute gazteek. Bazkalosterako plana oso bestelakoa da. Mahaia jaso ondoren poteoa egingo dute tabernaz taberna, txaranga elektriko eta guzti, Eonianekin. Eta arratsetik aurrera, kontzertuak. Penadas por la Ley, Against You, El Quinto con Tenedor, Los Fastidios eta The Bobbys taldeek joko dute karpan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.