
Gaixotasunagatik ezingo du Lezora etorri Elorrietak, bertan behera gelditu da emanaldia. Azaroaren 20rako iragarri dute bakarlariaren saioa.

Ulia-Mendiola ibilaldi neurtua izango da goizean, eta eguerdian babarrun jatea elkartean.

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean 40-18 gailendu dira donostiarrak. Enrike Abrileko finalerdiak igandean jokatuko dituzte.

8-12 urte artean, ikasleen erdiak baino gehiago parte hartzen du kirol aniztasuna oinarri duen programan.

Donostiako Eskola-Gurutziaga abesbatzaren hotsek beteko dute basilika, larunbatean 20:00etan hasita.

Astelehenean, tren berdeak Pagoaldea eta Arditurri lotuko ditu. Asteartean, ibilaldia egingo dute meategi ingurua ezagutzeko.

Etxean mendekotasuna duen pertsona bat zaintzen duten senideei dago zuzenduta Sendian egitasmoa.

Laugarren edizioa izango du euskarari arnasguneak zabaltzeko jaiak, eta horretarako egun osoko egitarau zabala prestatu dute Oarsoaldeko herrietako euskaltegiek, Prest! Euskara taldeak eta Oarsoaldeko Euskara Batzordeak.

5.937 euroek errefuxiatuentzat sei egunez 9.000 otordu inguru prestatzeko baliatuko ditu orain Zaporeak elkarteak.

Jendaurrean hitz egiten ikastea du helburu hitzaldiak eta Amaigoia Lauzirika aktoreak gidatuko du.

Larunbatean egingo du ekitaldi nagusia gaztetxeak Zumardian XVI urteurrena ospatzeko.

Asteartean porturatuko da aurten Pasaian porturatuko den azken bidaiari ontzia; Pauillac-tik (Frantzia) dator, eta hemendik Bilbora joango da.

EH Bilduk kontra bozkatu du, eta Pasaiak Ahal Du eta atxiki gabeko zinegotzi Manuela Nicolas abstenitu egin dira.

Andra Mari abesbatzari 10.000 euroko diru laguntza eman eta harrera ekitaldia egingo dio aldundiak ibilbidea aitortzeko.

Liburutegiaren eskaintza osoa zabaldu eta erabiltzaileen eskura jarri nahi dute euskarrien bidez.

Hitzaldia eman zuen atzo, Lurgorri Kultur Elkartearen ekimenez Joseba Azkarraga politikariak hitzaldia eman zuen atzo, Jose Mari Azkarraga 'Lurgorri' errenteriarra nor izan zen ezagutarazteko.

Tasa eta zergak izoztea onartu du udalabatzak hiru kasutan izan ezik. OHZ, Hondakinen bilketa eta kudeaketa, eta ura eta estolderiaren zergak igoko ditu.

Doneztebe plazan elkartu ziren merkatariak zein herritarrak, indar eta ahulguneak identifikatzeko asmoz. Bigarren fasea egingo dute azaroan.

Abaraxka udal ludotekak hirugarrenez antolatu du Gau Beltza. Astelehenean egingo dute, eta larunbatean prestatzeko geratu dira.