Eñaut Elorrietak Lezon eman behar zuen kontzertua, bertan behera

Gaixotasunagatik ezingo du Lezora etorri Elorrietak, bertan behera gelditu da emanaldia. Azaroaren 20rako iragarri dute bakarlariaren saioa.

Eñaut Elorrieta.

Eñaut Elorrieta.

Igandean, hilaren 30ean, kontzertua eman behar zuen Eñaut Elorrietak Gezalan. Gaixotasun bategatik ezin izango du kontzertua eman Elorrietak, bertan behera gelditu da musika emanaldia. Lezoko Udalak jakinarazi du data berria jarri dutela kontzerturako: azaroaren 20an, 20:00etan, Gezalan. Sarrerak erosi zituztenek dirua berreskuratzeko aukera dute. Hala, Kultura Saileko bulegotik (Donibane kalean dago) edo 943 51 34 76ra deituz kudea daiteke itzulketa.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.