2016/10

Haize-sorgailua

Hitachitik Pasaiara, itsasoz

Japoniatik dakarten haiz sorgailu baten prototipoa deskargatu dute gaur Pasaiako portuan; piezak 300 tonako pisua du.

olatz mitxelena

Zerga ordenantzen aldaketari hasierako onarpena emango diote bihar

Plenoa bilduko da 19:00etan; Altza eta Galtzaraborda arteko trenbide proiektua lehenesteko eskatuz EH Bilduk aurkeztutako mozioa eztabaidatuko dute.

olatz mitxelena

Zabalik da diru laguntzak eskatzeko epea berdintasunaren arloko elkarteentzat

Azaroaren 8ra bitartean bideratu daitezke eskaerak.

olatz mitxelena
Euskararen Nazioarteko Eguna Lezo Herri Eskolan

Euskara Talaiak ikasturterako asmoak aurkeztuko ditu

Asteazkenean egingo du bilera Euskara Talaiak 17:45ean.

Irri Baratzean lanean. Argazkia: Mendi Urruzuno.

Irri Baratzea, auzolanaren uzta zabaltzen

Hiru urte bete dira Oarsorriak taldean parte hartzen duten haur eta gurasoek udal baratze ekologiko eta sozialen parkean lursail bat lantzeko aukera izan zutenetik.

Udal zerga eta tasak izoztea proposatu du gobernu taldeak.

Udal tasa eta zergak izoztea proposatu du gobernu taldeak

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga berrikuspenak gomendatzen duen %22aren ordez, %4,5eko igotzea proposatu du gobernu taldeak.

Sarek I. Mus Txapelketa antolatu du.

Presoen eskubideen urraketari, ordagoa

Txapelketaren atzean "herritarren aktibazioa" dagoela esan du Sare herritarrak. Izena emateko epea azaroaren 6an amaituko da.

EAJren hauteskunde bulegoa.

Aurrekontuak osatzeko herritarren ekarpenak jaso nahi ditu EAJ-k

Ezinbestekotzat jo du EAJk aurkeztuko dituzten proposamenek errenteriarren behar, eskaera eta iradokizunei erantzuna ematea.

Fanderiako errota eta ubidea berreskuratzeko lanean hasi da udala.

Fanderiako errota eta ubideari arnasa

Ondare historiko eta arkeologikoak izan arren, ez dute halako trataera izan Fanderiako errotak eta ubideak. Horiek balioan jartzeko anbizio handiko plangintza abiatu du udalak, ondarea herritarren eskura jartzeko.

Pasaiako asteburuko kirol emaitzak

Trintxerpek bina berdindu du Oriorekin.

olatz mitxelena
etxetxo.azala

[Argazki galeria] Trabajadoreak berriz ere Lezon

Trabajadoreak berriz ere Lezon izan dira. Etxetxok omenaldia egin zien urriaren 9an, haiei eta senideei, herrian egin zuten bidea herritarrei azalduz.

Ura eta estolderiaren tasa ordaindu behar dute errenteriarrek, otsailaren 12a baino lehen.

Uraren eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabalik da

Abenduaren 9an bukatzen da ordainketak egiteko epea

olatz mitxelena
andoni ugalde

Hiru partidako pilota festibala egingo dute ostiralean

Lau t'erdiko Txapelketako Olaizola II-Retegi Bi partida jokatuko dute Madalensoron. Andoni Ugaldek ere jokatuko dute.

haurtzaro, 50. urteurrena

Jai itzela urteurren biribil baterako

Haur, guraso, ikasle, irakasle, ikasle ohi... inork ez zuen atzo kale egin Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko egun osoko jaian.

olatz mitxelena
oiartzun b

Oiartzungo kirol taldeen emaitzak (2016-10-24)

Oiartzun Kirol Elkarteko taldeek eta Miren Tabernak emaitza positiboak lortu zituzten.

koxtape.azala

[Argazki galeria] Kolore arroseko festa

Kolore arroseko festa egin zuten larunbatean Donibanen. Udalak batelerei egindakoa eskertu zien, eta ondoren, urtean irabazitako 41 banderak bedeinkatu, eta afaria egin zuten Pasaia Donibane Koxtape-San Juan zaleek.

lanin-2

Lanin egitasmoaren emaitzak aurkeztuko dituzte ostegunean

Enpresa ertain eta txikietan euskararen presentzia handiagotzeko planaren aurkezpen ekitaldia irekia izango da.

pasaia.azala

[Argazki galeria] Pasaia KE-ren ospakizun handia

Pasaia KE ospakizun betean izan da asteburuan. 75. urteurreneko ekitaldirik jendetsuenak egin dituzte.

ekaineko plenoa

Etzi egingo dute urriko plenoa

Zortzi puntuko gai zerrenda izango dute aztertzeko.

Auzo konposta guneetara bisitak egingo dituzte bihar

13:00etan Fanderiako gunean hasita. Agustinak, Gaztaño, eta Alabergako guneak bisitatuko dituzte ondoren, erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzeko.

Gehiago