Pasaia KE ospakizun betean izan da asteburuan. 75. urteurreneko ekitaldirik jendetsuenak egin dituzte.
Pasaia KEren afaria, larunbatean.
Pasaia Kirol Elkartearen 75. urteurreneko ospakizun jendetsuenak asteburuan egin dira: ostiralean herri kirolak, kantu jira eta pilota partidak; larunbatean
Realaren eta Oiartzunen emakumeen taldeen arteko partida eta gauean afaria; eta atzo (igandea), haurrentzako ekitaldiak, meza nagusia, eta paella jatea. Sekulakoa izan da astebukaera.
Kirol elkartearen 75. urteurrenaren ekintzarik nagusienak egin dira jada. Baina badira beste bi: ostiralean (hilak 28), 20:00etan eta Ibaiondo frontoian Jokoz Kanpo antzerkia ikusi ahal izango da; azaroaren 5ean, 11:30ean, Realaren eta Pasaiaren beteranoek futbol partida jokatuko dute Don Boscon.
Hortaz, aurrera begira jarriko da aurrerantzean Antxoko futbol taldea.
Ondokoak asteburuko hainbat irudi dira.