[Argazki galeria] Kolore arroseko festa
Kolore arroseko festa egin zuten larunbatean Donibanen. Udalak batelerei egindakoa eskertu zien, eta ondoren, urtean irabazitako 41 banderak bedeinkatu, eta afaria egin zuten Pasaia Donibane Koxtape-San Juan zaleek.
Larunbatean festa nagusitu zen Donibanen. Kolore arroseko festa egin zuten. Aste dezente dira arraun sasoia bukatu zela, baina ospakizunak ez. Hala, Pasaiako Udalak harrera egin zien Pasai Donibane-Koxtape San Juan arraun taldeko emakumeei urtean lortutako garaipenengatik, eta ondoren, urteroko banderen bedeinkapena eta afaria egin zituzten. Festa arrosa izan zen. Udalaren harreran Miriam Cano Kirol zinegotziak eta Izaskun Gomez alkateak esan zutenez, eredu dira batelerak Donibanerako eta Pasaiarako. Garaipeneten bakarrik ez, irabazi ez denean ere azaldutako grina goretsi zuten, eta Pasaiari eman diotena eta zabaldu dituzten balioak eskertu. Udal ordezkariei erantzunen esker on hitzak izan zituen ekitaldian Xabier Arraras elkartearen presidenteak. Ondoren iritsi ziren urtean lortutako 41 banderen bedeinkapen festa, eta afaria. Giro ezin hobea izan zen. Ondokoak eguneko argazkiak dira. Bedeinkapenekoak eta afarikoak