Jai itzela urteurren biribil baterako
Haur, guraso, ikasle, irakasle, ikasle ohi... inork ez zuen atzo kale egin Haurtzaro Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko egun osoko jaian.
Haurtzaro ikastolak 50 urte bete du aurten, eta atzo zuten Oiartzunen ikastolaren urteurrena ospatzeko eguna. Kale jiran hasi zuten ospakizuna, goizean, herritarrak festara biltzeko deika. Plazan elkartuta, txupinazoan eman zioten hasiera jaiari, ondoren eguneko ekitaldirik formalena ospatzeko: ikastolako sortzaileei omenaldia. Handik aurrera, familia giroan gozatzeko moduko hamaika aukera zabaldu zituen jaiak. Haurrentzako jolasak, buruhandiak, herri bazkaria, familia jolasak… Arratsera arte luzatu zen jaia, eta zezensuzkoari eman zioten bukaera. Ikastolak egin du jai egunaren kronika,