Hiru urte bete dira Oarsorriak taldean parte hartzen duten haur eta gurasoek udal baratze ekologiko eta sozialen parkean lursail bat lantzeko aukera izan zutenetik.
Irri Baratzean lanean. Argazkia: Mendi Urruzuno.
Hiru urte bete dira
Oarsorriak taldean parte hartzen duten haur eta gurasoek udal baratze ekologiko eta sozialen parkean lursail bat lantzeko aukera izan zutenetik. Irri Baratzea proiektua abiatu zuten, eta denen artean erabaki zuten, auzolanean eta hainbat belaunaldi bilduta lurra lantzea.
Epe honetan, Irri Baratzea proiektua elikatu dute familiek, egutegia adostuta lursaila lantzera jon dira: lurra prestatu, udako eta neguko landaketak egin eta uzta ere jaso dute, “guztia, familion eta kideon tempoak begirunez errespetatuta, eta elkartasun giroan”.
Natura, lurra eta auzolanaren fruituak jaso dituztela esan dute: “Aiton-amonen, gurasoen eta seme-alaben artean”. Natura errespetuz tratatzearekin batera, lagun harremanak ere hala tratatzen dituzte, eta baita hizkuntza, euskara, elikatu ere, “Oarsoirriak taldea baino handiagoa den zerbaiten parte sentitzen gara”.
Beraien esperientzia zabaldu egin nahi dute orain, eta beste familiak animatu proiektuan parte hartzera. Interesdunek
posta elektronikora idatz dezakete informazioa eskatu edo proiektuan parte hartzeko.