Enpresa ertain eta txikietan euskararen presentzia handiagotzeko planaren aurkezpen ekitaldia irekia izango da.
Egitasmoaren lehenengo bilerako irudia.
Lanin egitasmoaren diseinu fasea ostegunean bukatuko da. Hilaren 10ean egindako bileran, datozen hiru urteetan enpresa txiki eta ertainetan euskararen presentzia handitzeko proposamenaren azkeneko zirriborroa adostu zuten, eta ostegun honetako bileran emaitzak aurkeztuko dituzte.
Aurkezpen ekitaldia irekia izango da. Jexux Leonet alkatea, Ioritz Aizpuru Euskara zinegotzia, Mikel Urdangarin AHIZEko teknikaria eta Joxean Amundarain aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendaritzako zerbitzuburua izango dira ekitaldian. 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.