Ondasun Higiezinen gaineko Zerga berrikuspenak gomendatzen duen %22aren ordez, %4,5eko igotzea proposatu du gobernu taldeak.
Udal zerga eta tasak izoztea proposatu du gobernu taldeak.
Gobernu taldeak hurrengo urteari begira udal tasak eta zergak izoztea proposatu du. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2001. urtetik berrikusi gabe zegoen balio katastrala eguneratu duela eta, Gipuzkoako lur zoruaren balioak gora egingo du, baita Lezokoak ere, eta horrek Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren igoera eragingo du. Igoera horrek herritarren ekonomian ahalik eta gutxien eragin dezan zerga tipoa jaistea proposatu duela esan du gobernu taldeak. Horrenbestez, berrikuspenak gomendatzen duen %22aren ordez, %4,5eko igoera proposatu du gobernu taldeak.
Udal tasa eta zergei dagokienean, berriz, guztiak mantentzea porposatu duela esan du gobernu taldeak, “herritarren ekonomiaren mesedetan”. Ildo beretik, Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga %15etik %12ra jaistea proposatu du.