Mapatze kolektiboa egin dute, merkataritza txikia indartzeko asmoz

Doneztebe plazan elkartu ziren merkatariak zein herritarrak, indar eta ahulguneak identifikatzeko asmoz. Bigarren fasea egingo dute azaroan.

mapatze

Taldetan banatu ziren mapatze kolektiboa egiteko.

Merkataritza txikia indartzeko asmoz, egitasmoa abiarazi dute Oiartzunen. Lehen fase bezala,  pasa den larunbatean mapatze kolektiboa egin zuten Doneztebe plazan. Hainbat merkatarik eta herritarrek herriko egoerari buruz hausnartu zuten. Ateratako ondorioak positibo eta negatiboen artean sailkatu dituzte (ikus esteka). Ateratako ondorioekin, diagnosia osatuko dute. Herritarrei zein merkatariei inkestak egingo dizkiete, gainera. Horrekin guztiarekin ekintza plan bat osatuko dute, bigarren fase batean. Bilerak Manuel Lekuona bibliotekan izango dira, azaroaren 9an eta 23an —bi bilerak 20:00etan hasiko dira—. Lehenengoan Ekintza Planaren zehaztapena egingo dute, eta bigarrenean, berriz, antolamendu ereduari buruz ariko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.