Jendaurrean hitz egiten ikastea du helburu hitzaldiak eta Amaigoia Lauzirika aktoreak gidatuko du.
Errenteria-Oreretako Torrekua eraikinean izango da hitzaldia.
Oarsoaldea garapen Agentziak
Komunikazioa entrenatzen hitzaldia antolatu du Habian! proiektuaren barruan. Jendaurrean hitz egiten ikastea du helburu hitzaldiak eta Amaigoia Lauzirika aktoreak gidatuko du. Bi orduko hitzaldia emango du Lauzirikak Errenteria-Oreretako Torrekua eraikinean( Jautarkol plaza, 3. solairua). Antzezlea eta komunikazioan entrenatzailea da, eta arte eszenikoetan duen esperientziaz baliatuta, mezua modu eraginkorrean helarazteko tresnak erakutsiko dizkie bertaratzen direnei, jendearen presentziak sortzen dituen tentsio eta nerbioei eutsita.
Hitzaldia Habian! proiektuan lanean ari direnentzat pentsatuta badago ere, parte hartzea herritar, elkarte eta enpresetako ordezkariei zabaldu die Oarsoaldeak. Irekia eta doakoa izango da hitzaldia, euskaraz egingo dute, baina baliabideak jarriko ditu Oarsoaldeak euskara ulertzen ez dutenek hitzaldia jarrai dezaten. Interesdunek
posta elektronikoz izena eman behar dute edo 943 49 41 29 telefono zenbakira deituta.