Zaintzaile ez-profesionalentzako Sendian egitasmoaren saioa egingo dute ostiralean

Etxean mendekotasuna duen pertsona bat zaintzen duten senideei dago zuzenduta Sendian egitasmoa.

sendian

Aurreko saioetako baten argazkia.

Oiartzungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Sendian programaren barruko hainbat tailer antolatu ditu. Mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten senideei zuzenduta dago. Alegia, zaintzaile ez-profesionalei. Euren burua zaintzeko aholku batzuk emango dizkiete Matiako espezialistek. Oraindik Sendian egitasmoko hiru saio egingo dituzte, eta hurrengoa datorren ostiralean, hilak 28, izango da. 15:00etan hasiko da saioa, udaletxeko areto nagusian, eta etxean mendekotasuna duen pertsonen senide oro gonbidatu dituzte bertan parte har dezaten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.