Haurrei begira mozorro lehiaketa antolatu dute eta beldurrezko indoor zikloko masterclass bat helduentzat.
galtzaraborda kiroldegia
Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol oinstalazioetan Sorgin gaua egingo dute datorren astelehenean (hilak 31). Mozorro lehiaketa antolatu dute txikienei begira, eta Galtzaraborda zein Fanderiako kiroldegietara mozorrotuta joaten diren haurrei argazkia egingo diete 17:00etatik 19:00etara.
Mozorrorik onenek saria izango dute gainera, eta horretarako Errenteriako Kirolkideren facebooken zintzilikatuko dituzte: “Atsegin dut gehien jasotzen duten argazkiek saria izango dute”.
Helduek ere pasako dute beldurra kirola egiten duten bitartean Galtzarabordako kiroldegian. Astelehenean bertan, 19:00etatik 20:30era, beldurrezko indoor zikloko masterclass bat egingo dute Kirolkide ekintzak saioko ikastarogileentzat. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Fanderia edo Galtzarabordako kiroldegietako harreretan. Hori bai, mozorrotuta joateko eskatu dute antolatzaileek.