Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Mamitze prozesua pasata, "benetako" bidea egiten hasiko da Lanin egitasmoa

Atzo egin zuten aurkezpen ekitaldia. Datozen hiru urteetan eman beharreko urratsak azaldu zituzten bertan.

Erik Gartzia
Oiartzun
2016/10/28
lanin

Udaletxeko areto nagusian egin zuten Lanin-en aurkezpena.

Enpresa munduarekin eta euskalgintzarekin sei hilabeteko diagnosia egin ondoren, atzo arratsean Lanin egitasmoaren ondorioak aurkeztu zituzten. Datozen hiru urteetan enpresa txiki eta ertainak euskalduntzeko egin daitezkeen urrats errealak aztertu zituzten. Aurkezpen ekitaldian Ioritz Aizpuru Euskara Saileko zinegotzia, Aitziber Arnaiz Euskara teknikaria eta Ahize-AEK-ko Mikel Urdangarin eta Aitzol Perez de San Roman teknikariak zein Joxean Amundarain aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritzako teknikariak izan ziren. Eurez gain, herriko eragile sozioekonomikoen eta euskalgintzako 25 ordezkari izan ziren. Aizpuruk azaldu zuenez, Lanin aurrera eramateko, Oiartzunek “potentzialtasuna” badu. “Herri euskalduna da, eta enpresa asko daude bertan”. Enpresei dei egin die zinegotziak, Lanin “aprobetxa” dezaten. Bere aldetik, Arnaizek jakinarazi zuen “aspalditik” zutela horrelako egitasmo bat martxan jartzeko asmoa. “Esperientziak esan digu”, zehaztu zuen, “euskalduntzeko laguntzak eman direnean, erantzun egiten dela”. Horrez gain, gogorarazi zuen udalerrian 500 enpresa txiki daudela, eta horietan 3.000 langile daudela. “Kopurua handia da, baina udalak lehentasuna izatea erabaki du, eta dirua eta denbora eskainiko dio Lanin programari”, adierazi zuen. Diagnosia xehetasunak Perez de San Roman eta Urdangarin aritu dira diagnosia egiten. 40 enpresetako arduradunekin bildu dira, eta zuzeneko elkarrizketak egin dizkiete. Horrez gain, Langunea jarri dute martxan eta enpresa guneetan hiru bilera egin dituzte. Emaitzetatik abiatuta, prototipo bat osatu dute, eta enpresa bakoitzaren behar eta nahien araberakoa izango da. “Malgua, zehatz eta iraunkorra izango da”, zehaztu zuten Ahize-AEK-ko teknikariek. Ildo horretan, hitzarmen indibidualak eta kanpaina bereziak egingo dituztela jakinarazi zuten. Gainera, enpresen arteko sarea osatu nahi dute Lanin-en barruan, eta horien artean fluxu ekonomikoa ahalbidetu. Hiru eskaintza Lanin-ek hiru motako laguntzak eskainiko dizkie enpresei. Zerbitzu-hizkuntza, alde batetik, errotulazioa eta abarrekin. Lan-hizkuntza, bestetik. Bertan, ahozko eta idatzizko komunikazio bertikal zein horizontala, baliabide informatikoak eta beste hainbat gauza eskainiko dituzte. Azkenik, hizkuntza-kudeaketa izango da hirugarren laguntza mota: estrategiak, baliabideak eta antzekoak egiten lagunduko dute. Udalak diru laguntzak emango ditu (gastuen %50era arte); aholkularitza zerbitzua martxan jarriko du, lanaldi erdiko lanpostu bat sortuz; itzulpen eta zuzenketa zerbitzua emango du; eta euskara eskolak, mintzapraktika eta antzeko dinamikak antolatuko ditu. Enpresei, bestalde, hainbat konpromiso hartzea eskatuko diete: solaskide bat izendatzea; egitasmoarekin lotutako zortzi orduko auzolana egitea urteko; praktiketarako, ahal dela, D ereduko ikasleak hartzea; hizkuntz eskubideei begirunea eta, ahal dela, eskualdeko hornitzaileekin lan egitea. “Orain hasiko da” Arnaizen esan zuenez, “orain hasiko da benetako esperimentua”. Gipuzkoan ez da antzeko esperientziarik martxan jarri, eta Oiartzunen egingo denak “esportatzeko eta partekatzeko prestutasuna” duela. Horrez gain, iragarri zuten  2017 hasieran jardunaldiak egingo dituzte, Lanin hizpide dutela. Urdangarinen hitzekin bukatu zen aurkezpen ekitaldia: “Euskararen aldeko energia badago Oiartzunen; aktibatu egin behar dugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.