2500 film labur inguru jaso dituzte aurten, eta horietatik 29 lehiaketarako hautatu.
XVIIII. Ikuskaren aurkezpena, Arizabalon.
Telmo Esnal eta Asier Altuna zine zuzendariei aitortza egingo die aurten Ikuskak. Ostiralean (hilak 11) inauguratuko dute Trintxer Kultural elkarteak urtero antolatzen duen film laburren erakustaldia Trintxerpen,
… Ospatuz zikloarekin. Altunaren eta Esnalen film laburrak proiektatuko dituzte alkateordetzan –
guztira sei lan-, bi zine zuzendarien bilakaeraren erakusgarri. Esnal eta Altuna proiekzioan izango dira, lanak ikusi ondoren ikusleekin inpresioak partekatzeko.
Gaur aurkeztu dute
XVIII. Ikuska, udaletxean, eta Altuna eta Esnal aurkezpenean izan dira. Ondoan izan dituzte Izaskun Gomez alkatea eta Nahikari Otermin zinegotzia, baita Kike Santiago Trintxer Kultural elkarteko kidea ere. Esker ona adierazi dute Altunak eta Esnalek Ikuskak egin die aitortzarengatik, eta film laburren jaialdien garrantzia nabarmendu dute. Beren hurrengo proiektuen berri ere eman dute biek -ostiraleko paperezko edizioan jasoko ditu HITZAk-, eta gaur egun euskaraz egiten den zinearen kalitatea goraipatu dute.
Lehiaketarako 29 film
Aurten 2. 500 lan inguru jaso ditu Trintxer Kultural elkarteak, eta horietatik
29 aukeratu dituzte sail ofizialeko lehiarako. Horrez gain, beste 25 film proiektatuko dituzte urtero lehiaketaren testuinguruan antolatzen dituzten emanaldi jada klasikoetan. Asteburu honetan dira horietako bi:
Emea eta Anitza -generoaren gaineko hausnarketarako filmak, Bekoz Beko emakume taldeak hautatuak-, larunbatean 19:00etan, eta egun berean, 22:30etik aurrera,
Guaguasa, umorezko film laburrekin.
Igandean berriz, (hilak 13) Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak sustatutako
Kalebegiak proiektuaren barruan Gipuzkoako hainbat zuzendarik -Telmo eta Esnal tartean- grabatu dituzten lanak emango dituzte, guztiak Donostiako erretratuak.
Lehiaketako film laburren emanaldiak, berriz, astelehenetik ostiralera izango dira (hilaren 14tik 18ra), egunero, 20:00etatik aurrera, eta beldurrezko eta intrigazko filmen zikloa, azkenik, hilaren 18an, ostirala, 22:30ean. Egun bat beranduago bukatuko da Ikuska (hilak 19, larunbata), sarien banaketarekin eta saritutako lan guztien proiekzioarekin.
Emanaldi guztiak, ohi bezala, Trintxerpeko alkateordetzan izango dira, doan.
Egitaraua
Sail ofiziala