Euskararen arnasguneei buruzko tailerra egin dute goizean. Euskararen atzerakadak kezkatutako hamarnaka lagunek hartu dute parte.
Oiartzuar ugari bildu da tailerrean.
Euskararen arnasgunea da Oiartzun, herritarren ehuneko handi batek dakielako hizkuntza. Azken urteetan, baina, euskararen erabilera jaisten ari da herrian. Egoera aztertu, hausnarketa egin eta Oiartzun euskararen arnasgunea izaten jarrai dezan indarrak jartzeko asmoz, tailerra egin dute gaur goizean Haurtzaro Ikastolako jantokian.
Jendez lepo bete da jantokia. Egoerari buruz sentsibilizatzeko asmoa zuen tailerra UEMAko eta udaleko teknikariek gidatu dute.