Euskararen egunaren atarian, hainbat ekitaldi antolatu ditu Donibaneko elkarteak.
Xabier Isasi unibertsitateko estatistika irakaslea da.
Euskarari buruzko inkestak, esaten ez digutena izenburupean Xabier Isasik hitzaldia emango du datorren astean Donibanen. Euskaren VI. inkesta soziolinguistikoaren datuak hartuko ditu hizpide Isasik, inkestaren gakoak azaldu eta euskal hiztun herriak daraman bilakaeraren argazkia egiteko.
Xabier Isasik bi hamarkada daramatza euskararen estatistika modu kritikoan aztertzen. Donibaneko Bixi Bixi elkarteak Euskararen Egunaren atarian antolatutako jardueren barruan kokatu du hitzaldia. Hitzaldiaren antolatzaileek iragarri dutenez, “gero eta euskal hiztun gehiago dagoela esan eta esan dabiltzan jaurlaritzako arduradunei erantzun egingo die Isasik datorren astearteko (hilak 29) hitzaldian. 19:00etan da zita, Donibaneko Aiton-Amunen Aterpean.
Xabier Isasi unibertsitateko estatistika irakaslea da, eta Gasteizko Legebiltzarrean EH Bilduko parlamentaria izan da aurreko agintaldian.
Haurrentzako ikuskizuna eta bertso bazkaria
Beste bi ekitaldi antolatu ditu Bixi-Bixik Euskararen Eguna ospatzeko. Abenduaren 2an, ostirala, Irrien Lagunen
Euskararen Taupadak ikuskizuna izango da 17:30etik aurrera Donibaneko pilotalekuan, eta biharamunean, Euskararen Nazioarteko Egunean, bertso bazkaria Bixi Bi elkartean. Alaia Martin eta Miren Artetxe gonbidatu dituzte.
Bazkariak 15 euro balio du helduentzat, 10 euro gazteentzat eta 5 haurrentzat. Txartelak ondoko establezimenduetan eros daitezke: Itziar, Xabiker eta Berezin.