Eskuz banaka, lau t' erdian eta eskuz binaka arituko dira pilotariak 16:3etik aurrera Agustina Otaolan.
EPLEko Iker Urmeneta pilotaria aurreko partida batean.
Euskal herriko Kluben arteko III. Nazio Txapelketako kanporaketa jokatuko dute larunbatean 16:30etik aurrera Agustina Otaola pilotalekuan Pilota Bizi elkarteak antolatuta. EPLEko pilotariek Bizkaiko Munitibar herriko Lea Ibarra elkarteko pilotariak izango dituzte arerio kantxan.
Senio Mailako pilotariek banaka ariko dira lau t´erdian, kantxa osoan eta bikoteka. Bi partida irabazten dituen taldea hurrengo errondara pasako da. EPLEk aurreikusitakoaren arabera, Ibon Taberna arituko da lau t’ erdian, Iker Urmeneta eskuz frontoi osoan eta JUlen Chiapuso eta Antton Aranburu eskuz binaka.
Lehenengo aldia da EPLEk kluben eliteko txapelketa batean parte hartzen duena, eta berekin batera Nafarroa, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hemeretzi elkartek hartuko dute parte.
Larunbatekoa Errenteria-Oreretako pilotariak ikusteko aukera paregabea izango dela esan dute EPLEko arduradunek. Sarrera, doakoa.