Sormenaz, harremanak eraikiz

eskultura

Zumardian sortu dute eskultura, ondoren errekako zubian zintzilikatzeko.

Mamitsu joan da aurten ere Herrien Astea. Mikelazulo elkarteak antolatuta, migrazioaren gaineko okerreko ideiak deseraikiz aritu dira aste osoan, eta migranteen errealitatea zuzenean ezagutzen duten Lampedusa, Melilla eta Greziako hainbat elkarteetako kideei hitza eman diete astean zehar.

Gaur bukatuko da Herrian Astea, baina oraindik bada zer hautatu. Gaur goizean, zumardian aritu dira haur eta helduak eskulan kolektibo bat egiten. Arropaz gorpuztutako oihalezko eskultura ehundu dute, eta ondoren zintzilikatu dute errekako zubian.

Arratsaldean, berriz, antzerkiaz jorratuko dute migrazioaren gaia, 19:00etatik aurrera, Ainhoa Alberdi eta Jurdana Otsoaren Zapatak antzezlanarekin.

Bukaera, mahairen bueltan emango diote asteari. Txintxarri elkartean afaria dago gaur, Kultura ezberdinak dastatuz goiburuarekin. Ukrainia, Nepal, Maroko eta Venezuelako jakiak dastatzeko aukera izango da, eta gaua girotzeko errumaniar musika egongo da.

Ekarpen bat

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend