IV. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketako dortsalak, agortuta

lezo-jaizk-2016

Iazko edizioan, hainbat partaide helmugara iristen.

Aurten ere arrakasta. Izugarria gainera. Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren laugarren ekitaldiak aurten ere parte hartzaileen kupoa ordu gutxitan bete du: urteko lehen eguneko 00:00etan zabaldu zen izen ematea, eta egun horretako 15:00ak aldera 345 parte hartzaileen zerrenda osatuta gelditu zen. Hau da, dortsalak agortu egin ziren.

Otsailaren 19an, 10:00etan hasita, egingo dute Oarsoaldeko mendiko lasterketarik arrakastatsuena bihurtu dena. Esan bezala, dortsalak bukatu egin dira, baina bertan izan nahi dutenek badute aukera bat parte hartzeko: hilaren 9tik 15era itxaron zerrendarako izena eman ahal izango da, hortaz, libre geldi daitezkeen plazetako bat lortzeko aukera izango dute izena ematen dutenek.

Hori egiteko Kirolprobak-en webgunera joan behar da. Bertan aurki daitezke probaren gaineko xehetasun gehiago.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend