2017/1

euskal herriko pala txapelketa 1. jardunaldia

Hasi da 2017ko Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia

59 bikotek hartuko dute parte gizonen txapelketan, hiru mailatan banatuta. Datorren asteburuan igandean bakarrik jokatuko dituzte partidak.

"TKEk oraintxe bertan erronka nagusi bat du: mantentzen asmatzea eta handitzen jarraitzea"

Pedro Andueza TKE Ligaren presidentea izan da azken bost urteetan; agintaldiaren balantzea egin du elkarrizketan.

olatz mitxelena
gure esku dago eguna

Demokrazia aldarrikatuko dute Oiartzunen

Gure Esku Dago-k hainbat ekitaldi antolatu ditu, Demokraziaren aldeko Euskal Herria-Catalunya jaialdia izenburupean, martxoaren 19ko kontsulta girotzeko.

siria.laguntza

Elkartasun kaxak Errenteriatik Siriara

Uztailean botikak, haurrentzako nahiz garbiketa materialak bildu zituzten herrian, siriarrekin elkartasun keinua egiteko.

Urdaburuko kideak.

Urdabururen ibilbidea 450 argazkitan

Urteurrena ospatuko du aurten Urdaburu Mendizale Elkarteak, 75. hain zuzen ere, eta horren harira, ibilbide luzea biltzen duen erakusketa zabalduko du ostiralean Xenpelar Etxean

aisa

Etorri berrientzako euskara klaseak eskainiko ditu AISA-k

60 orduko ikastaroa eskainiko dute Oarsoaldeko lau udalerrietako euskaltegiek, etorri berri direnek hizkuntzara lehen hurbiltze urratsak eman ditzaten.

Pasaia, ezin burua altxa

1-2 galdu dute zuri-gorriek Bosconiaren kontrako partida.

olatz mitxelena
Ferreres Arrainak, emaitzak

Pasaiako kirol emaitzak

Trintxerpek lidergoa galdu du Deusturen kontrako partida galduta.

olatz mitxelena

Zulotik atera dira

Denboraldiko bigarren garaipena lortu du Oiartzunek, Fundacion Albacete menderatuta. Oraingoan, oiartzuarrak izan dira azken minutua gola sartu dutenak.

gaintxu.aft

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Gizonen Allerruren talde nagusia bere mailako lider jarri da, Euskaldunarewnb etxean 1-3 irabazi ondoren. Emakumeen Allerru, derbian galtzaile.

Kepa Sojo zuzendariaren Hileta film laburra.

Sojoren 'Hileta', Trintxerpen

XXIII. Kultur Astea ospatuko du datozen egunotan Pasaiako Udal Euskaltegiak.

olatz mitxelena
letz zep pagoa

Stairway to Pagoa

Led Zeppelini gorazarre egiten dion Letz Zep taldea egiten ari den mundu biraren hurrengo geltokia Oiartzungo Pagoa aretoa izango da, etzi.

tri.azala

[Galeria] Errenteriako indoor triatloian, maila handia eta partaide asko

Errenteriako indoor triatloiaren bosgarren edizioan 57 partaide izan ziren larunbatean. Banaka, taldeka eta familiaka kirolaz gozatu zuten.

herriartekoa

Oarso Bidasoko bost talde Herriarteko Bertsolaritza Txapelketan

Bertsolaritza txapelketan ariko diren taldeen artean bina dira Oiartzun eta Irungoak, eta bosgarrena Errenteria-Oreretakoa.

Lide Castellanok dimisioa emango du bihar

Florencio Moro antxotarrak hartuko du bere tokia

olatz mitxelena
Bost edukiontzien sistema emaitza "oso txarrak" ematen ari dela salatu du Lezon Ondo Ai Gea taldeak.

'Gai bakoitza bere edukiontzian' informazio kanpaina abiatu du udalak

Hainbat informazio euskarrirekin bost edukiontzien sistemaren berri ematea da 'Gai bakoitza bere edukiontzian' kanpainaren xedea.

Bigarren Kirol Saria aukeratzeko proposamena egin daiteke

Oiartzuarrek otsailaren 13ra arte dute Kirol Sarirako proposamena bidaltzeko aukera. Iaz Girizia Elkarteak eraman zuen, 40 urteko ibilbideagatik.

Fanderiako Udal Kiroldegian eta Galtzarabordan egingo dituzte saioak haurrek.

Uretara!

Lehen Hezkuntzako lehen mailako eta bigarren mailako 380 haurrek hartuko dute parte Eskola Igeriketa kanpainan.

inude eta artzainak

[Galeria] Kaldereroek eta inude eta artzainek inauteri garaia iragarri dute

Flauta Taldeak antolatu ditu bi desfileak. Larunbat arratsean egin dute kaldereroena eta igande goizean inude eta artzainena.

Gehiago