Uretara!

Lehen Hezkuntzako lehen mailako eta bigarren mailako 380 haurrek hartuko dute parte Eskola Igeriketa kanpainan.

Fanderiako Udal Kiroldegian eta Galtzarabordan egingo dituzte saioak haurrek.

Fanderiako Udal Kiroldegian eta Galtzarabordan egingo dituzte saioak haurrek.

Eskola igeriketa kanpaina abiatu du Errenteriako Udalak. Aurten ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako lehen mailako eta bigarren mailako 380 haurrek hartuko dute parte kanpaina horretan. Helburua, igerian ikasi edo hobetzea da, baita jarduera fisikoa txikienen artean sustatzea ere. Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietako igerilekuetan egingo dituzte haurrek saioak, hilabete honetan hasi eta ekainera bitarte. 20 egun iraungo dute eta hiru txandatan banatuta egongo dira. Udalak %70ean finantzatzen du kanpaina eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gainontzeko %30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.