Urdabururen ibilbidea 450 argazkitan

Urteurrena ospatuko du aurten Urdaburu Mendizale Elkarteak, 75. hain zuzen ere, eta horren harira, ibilbide luzea biltzen duen erakusketa zabalduko du ostiralean Xenpelar Etxean

Urdaburuko kideak.

Urdaburuko kideak.

Urteurrena ospatuko du aurten Urdaburu Mendizale Elkarteak, 75. hain zuzen ere, eta horren harira, ibilbide luzea biltzen duen erakusketa zabalduko du ostiralean Xenpelar Etxean.Bide luze hori kontatzeko, 450 argazkirekin atondu dute erakusketa. Eskia, eskalada, alpinismoa, espeleologia, rollerskia, bizikloia eta mendi irteerak. Eskolartekoak, beterano historikoak, ostegunetako beteranoak senderismo taldea eta larunbatetako taldea. Horiek guztiak dira Urdabururen historiaren parte, eta denek izango dute leku erakusketan. Ostiralean, otsailaren 3an, zabalduko ditu ateak erakusketak eta 18ra arte izango da zabalik, 17:00etatik 20:00etara Madalena kaleko 32. zenbakiko Xenpelar Etxean. Egun horretan bertan aurkezpena egingo dute eta ondoren luntxa. Ez da antolatu duten ekitaldi bakarra. Liburua eta CDa ere argitaratu dute 75 urteak ospatzeko. Azken horiek otsailaren 13an aurkeztuko dituzte Xeneplar Etxean 19:00etan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.