Bigarren Kirol Saria aukeratzeko proposamena egin daiteke

Oiartzuarrek otsailaren 13ra arte dute Kirol Sarirako proposamena bidaltzeko aukera. Iaz Girizia Elkarteak eraman zuen, 40 urteko ibilbideagatik.

Aurten bigarren aldiz banatuko du udalak Kirol Saria. Aitortza horrekin, “kirolaren alde egindako lana, egindako ibilbidea edo lortutako emaitzengatik” nabarmendu diren oiartzuarrei aitortza egin nahi diete. Herritarrek eurek erabakiko dute nortzuk izango diren hautagaiak. Horrela, otsailaren 13ra arte egin daitezke proposamenak. Bi bide daude helarazteko. Alde batetik, e-posta bidez egin daiteke. Bestetik, udalaren webgunean zintzilik dagoen formularioaren bitartez. Jasotako proposamenak aztertu eta egokiena aukeratuko du Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak. Kirol Astean emango dute saria. Martxoaren 27tik apirilaren 2ra ospatuko dute kirola ardatz duen aste hori. 2016koan, Girizia Elkarteak jaso zuen aitortza, 40 urteko ibilbidean “herrian kirol diziplinak errotzeko” egin duen lanagatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.