Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

"TKEk oraintxe bertan erronka nagusi bat du: mantentzen asmatzea eta handitzen jarraitzea"

Pasaia
Kirola

Pedro Andueza TKE Ligaren presidentea izan da azken bost urteetan; agintaldiaren balantzea egin du elkarrizketan.

2017/01/31
olatz mitxelena
Pedro Andueza, tke

Pedro Andueza, TKE ligako presidentea izan da azken bost urteetan.

Larunbataz geroztik Borja Rodrigo bizkaitarra da TKE Ligaren presidente berria, Pedro Andueza trintxerpetarrari lekukoa hartuta. Ibilbide luzea eta oparoa du Anduezak arraun munduan. Erretiroa hartu berri, bere hausnarketak konpartitu ditu HITZArekin. Bost urte aritu zara TKE Ligaren gidaritzan, lemazain. Kargua utzi berritan zer sentsazio dituzu? Pena eta ilusioa, nahasketa bat da. Hogeita bat urte eman ditut jada arraun munduan. Trintxerpen hasi, gero KAEn jarraitu… Azkenean horrek guztiak nekatu egiten du, eta zenbat eta denbora gehiago pasatu, nekea handiagoa da. Zentzu horretan, poza ematen dit lan zama handi bat kenduko dudalako gainetik, baina pena handia, oso saltseroa naizelako, eta beti egon naizelako nahi izan dudalako. Ez da ezer profesionala, baina beti izan dut gustuko. Faltan sumatuko dut, hori ziur. TKEren lehendakaritzan izan zaren bitartean zeintzuk izan dira lorpenik garrantzitsuenak? Oso ondo bideratutako elkarte baten gidaritza hartu nuen, eta nik aurreko lan horri jarraipena eman diot,  besterik ez. Horrez gain, egin diren lan onak ez dagozkit niri, talde lanaren emaitza dira. Baina, uste dut, badirela bizpahiru helburu, nahiko ondo bete ditugunak. Zehaztu ditzakezu? Batetik, arraun zale gazteenei sarbidea ematea, eta batez ere neskei. Elkarteak sare sozialetan dituen 25. 000 jarraitzaileetatik %70 emakumeak dira. Lehen, arraunak ez zituen hainbeste jarraitzaile. Betiko zaleak hor dira, baina adinean aurrera doaz, eta garrantzitsua iruditzen zitzaigun zale gazteak erakartzea. Garai batean, foroetan arraunlariak baino ez zeuden,  eta kontuan hartu behar da TKE ligan ari diren arraunlariak 400era ere ez direla iristen. 25.000 jarraitzaileen kopurua lortu arte alde handia dago. Hori oso ondo joan den gauza bat da. Horrez gain, gure kirola kanpora eramatea lortu dugu. Lehendik ere ari ziren horretan, eta guk lan horri jarraipena eman diogu. Lau aldiz joan gara kanpora, arrakasta handiarekin. Bi bider Bartzelonara, beste bat Malagara eta azkena Sevillara. Hori da, nire ustez, azken bost denboraldi hauetan egin dugun beste gauza garrantzitsu bat. Polita  izan da ere arraunlariei protagonismoa ematea, EuskoTreneko neskei, zein TKE ligan ari diren mutilei. Garai batean arraun taldeetan entrenatzailea zen ezaguna, gehienbat presidentea, eta, akaso baita lemazaina ere. Guk, TKE Telebista sortu dugu, jendeak arraunlariak izen-abizenez ezagutu ditzan. Uste dut hori ere lortu dugula. Horiek lorpenak, baina, egiteke gelditu direnen zerrendan, zentzuk aipatuko zenituzke? Nekatzen ari naiz esaten, pena handia dudala beste ligekin akordio gehiago lortu ez izanagatik. KAE liga, galiziar liga… eta, sinistu, ez dela izan saiatu ez naizelako, baina gauza batzuengatik edo besteengatik, azkenean ezin izan da lortu. Zure ustez, zeintzuk dira TKE Ligak dituen erronka nagusiak? Akaso akordio horiek lortzea? TKE Ligarentzat baino, besteentzat da garrantzitsua, TKEk bere dinamika propioa duelako. TKEk oraintxe bertan erronka nagusi bat du: mantentzen asmatzea eta handitzen jarraitzea. Hori izaten da askotan zailena. Bai, zailena hori da, zalantzarik gabe, baina bide onetik doa eta hala jarraituko duela uste dut.
Bai San Pedro, baita San Jaun ere, oso gogor ari dira lanean, harrobitik, eta hemendik kanpo klub askoren inbidia dira. …ekonomikoki  oso nekeza da, eta bi klubak, San Pedrok eta San Jaunek, egoera ekonomiko oso zailean daude.
Zu ateratzen zara zuzendaritzatik, baina sanpedrotar bat izango da diruzain, Josetxo Aranburu. Babesle berri bat topatzea izango da ziurrenik bere lehentasunetako bat. Zuzendaritza guztiek izaten dute erronka hori. Niri ere egokitu zitzaidan, bitan edo hirutan berritzea. San Migel, Caixabank, … San Migelek jarraituko du babesle gisa, baina ez du aurrerantzean izena ordainduko. Beraz, orain izenaren aldeko apustua egingo duen babesle bat da bilatu behar dutena. Pasaiara etorrita. Zuk, osasunez, nola ikusten dituzu herriko arraun klubak? Pasaian, beste tokitan bezala, arrauna oso egoera zailean dago. Arazo nagusia ekonomikoa da. Klub guztietan ari dira neska-mutil gazteak, eta zentzu horretan, ez dago arazorik. Nik gehien ezagutzen dudan kasuan, Illunberenean, arazo nagusia ekonomikoa da. Erakundeen babesa, toki guztietan, txikiagoa da gaur egun, eta Pasaian, noski, baita ere. Gainera, Pasaiak badu beste handicap  bat, udalerri bakarrean hiru arraun klub daudelako, eta horrez gain, beste kirol batzuk. Pasaiako udalerria, gainera, pobrea da, eta hori denok dakigu. Bai San Pedro, baita San Juan ere, oso gogor ari dira lanean, harrobitik, eta hemendik kanpo klub askoren inbidia dira, baina ekonomikoki oso nekeza da, eta bi klubak, San Pedro eta San Juan, egoera ekonomiko oso zailean daude.
Elkarteak sare sozialetan dituen 25. 000 jarraitzaileetatik %70 emakumeak dira
Zailtasunak zailtasun, noizko ikusiko dugu Trintxerpeko trainerua berriro ere indartsuenekin lehian? Bada proiektu bat bi edo hiru urteko epean nesken traineru bat uretaratzeko. Nire ustez, gaur gaurkoz horixe da proiekturik egingarriena, baina, zeinek daki. Neska-mutil piloa ari dira arraunean eta horiek denak konturatzerako seniorrak izango dira. Babes ekonomiko apur batekin aurrera atera zitekeen. lllunbe nesken trainerua osatzeko proiektuan ari dira buru-belarri lanean. Nola doa egitasmoa? Beste klubekin akordioetara iritsi eta gehitzen joatea da kontua. Gure neskek, Hibaikan eta San Juanen ere arraun egin dute orain arte, eta bide beretik etor daiteke buelta. Zein urrats egin beharko ditu emakumeen arraunak handitzen jarraitu ahal izateko? Diskriminazio positibo bat egon da eta beharrezkoa zen, baina uste dut,  kirol ikuspegitik aurrera egitea ezinbestekoa dela. Erronka horixe behar du; kirol maila hobetzea, horrek ikuskizuna aberastuko duelako eta are erakargarriagoa egingo duelako. Aurrerantzean zein izango da Pedro Anduezaren egunerokoa? Ziur ez dela arraun girotik oso urrun egongo… Ez, ez… Ofizialki kanpo egongo naiz, baina aurten, nire hitza bete eta lehendakari berriaren ondoan izango naiz, laguntzeko, behar duen horretan. TKEren ardura handia da, eta niri lagundu zidaten bezala, nik ere lagunduko dut. Eta Trintxerpen? Ideia bat badago, baina ezin dizut aurreratu, ez dakidalako aurrera aterako den. Edonola ere, ez da hainbeste kirol arlokoa izango, gizarte mailakoa baino.        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Langile bat hil da Errenteria-Oreretan, aldamio batetik erorita

2022/08/09
Errenteria-Orereta
2

[Galeria] Patxadaz gozatu dute aurtengo arkumeez ere

2022/08/06
Oiartzun
3

Karrikako festak, datorren ostiraletik astelehenera

2022/08/09
Oiartzun
4

[Bideoa eta galeria] Danbor eta barril hotsekin esnatu da Oiartzun

2022/08/06
Oiartzun
5

LAB Sindikatua: "ez dira istripuz hil, ez dira zorte txarrez hil"

2022/08/10
Errenteria-Orereta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.