Stairway to Pagoa

Led Zeppelini gorazarre egiten dion Letz Zep taldea egiten ari den mundu biraren hurrengo geltokia Oiartzungo Pagoa aretoa izango da, etzi.

Tributu taldeak ekartzeko joera nagusitu da Pagoa aretoan, Euskal Herriko taldeekin tartekatuta. Larunbatetan izan ohi dira kontzertuak, baina datorrena ostegunean izango da. Izan ere, Led Zeppelin talde mitikoari gorazarre egiten dion Letz Zep taldea izango da Ergoiengo aretoan. Ingalaterrako taldeak Ten Years Gone izeneko mundu biran geldialdia egingo du Oiartzunen. Letz Zepen arabera, Led Zeppelini gorazarre egiten dion “talderik autentikoena” da, eta Robert Plant taldeko abeslariak eta Jimmy Page gitarristak esana dute Letz Zep ikustean euren burua ikusten dutela oholtza gainean. Tiketak salgai daude, hemezortzi euroren truke. Oiartzunen Amazkar tabernan eta Elorsoro kiroldegian eros daitezke, Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan eta Gipuzkoako hiriburuko Donosti Rocken. Internet bidez ere eros daitezke sarrerak, Maukan, Ticketean, Colectivian, Oferplanen, Deskontalian eta Kutxabankeko leihatila digitalean. Ostegunean bertan erosiz gero, 22 euroko kostua izango dute sarrerek. Kontzertua 23:00etan hasiko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.