Hilaren 31n amaituko da lanak aurkezteko epea, eta 450 euroko bi sari banatuko dituzte
Iazko bi sarituak, alkatearekin, Mariasun landarekin eta Xebas Gelbentzurekin
Mariasun Landa Saria lehiaketaren zazpigarren aldia martxan jarri du Errenteriako Udalak. Berdintasun Planaren barruan kokatuta, gizarte arlo ezberdinetan emakumeek Errenteria-Oreretari egindako ekarpena agerian jarri eta aitortzea du helburu eta herri kronika osatzea, eta horretarako emakumeek herriari egindako ekarpenen gainean idatzitakoak saritzen ditu.
Hilaren 31n amaituko da lanak aurkezteko epea, eta 450 euroko bi sari banatuko dituzte: Emakumeen begirada, lanik onenari eta Emakumeei begirada, lanik onenari. Idazlan irabazleak gainera, Oarso aldizkarian argitaratuko dituzte. BI idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz idatzia izango da.
Interesdunek Errenteriako Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dituzte lanak.