U14an Bilbora joateko deia egin du Sare Herritarrak

Manifestazioa deitzeko Sarek Bilbon egindako agerraldia. Argazkia: Sare

Manifestazioa deitzeko Sarek Bilbon egindako agerraldia. Argazkia: Sare

Euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko nazio manifestazioa deitu du Sarek hilaren 14rako eta Errenteria-Oreretako Sare Herritarrak herritar guztiak deitu ditu parte hartzera. Horren harira, autobusak antolatu dituzte eta txartelak jada salgai dira 10 euroan, Reyna, Landare, Arkaitza eta Sindikato tabernetan eta Xera Gastrotekan.

Presoen eskubideen alde “inflexio puntua” ezarri nahi du Sarek eta horretarako deia egin du. Euskal presoak Euskal Herrira. Giza eskubideak, konponbidea, bakea lelopean 17:30ean abiatuko da manifestazioa Casillatik.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend