Kirola,elkartasunerako
San Silbestre lasterketako izen emate bakoitzeko euro 1 Juneren Hegoak elkarteari eman dizkio EAT-k.
Txekea jasotzeko unea. Argazkia: Carrera
Kirola eta elkartasuna eskutik helduta joan ziren San Silbestrean, eta urtero egin ohi duten moduan, inskripzio bakoitzeko euro bat Juneren Hegoak elkarteari eman diote. Bildutako diru hori aste honetan eman dio txeke batean EAT Errenteriako Atletismo Taldeak elkarteari. Guztira, 1.025 euro.