Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Bideoa] Protesta artean egin dute Pasaian urtarrileko udalbatzarra

Trintxerpeko sutean etxea galdu zuten bizilagunak lizentzia eske joan ziren plenora eta Kaipeko langileek beren lan gatazkaren berri eman zuten.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/02/01
Ez da ohikoa, baina atzoko udalbatzarrean gai zerrendatik kanpoko gaiek hartu zuten protagonismoa. Urtezaharreko sutean etxea galdu zuten Trintxerpeko bizilagunek pleno aretoa bete zuten. Konponbide eske egon ziren batzar aretoan, aldarriak eskuan, Udalbatzari parez pare begira. Udalbatzak ez zuen beren auzia jorratu, eta aipamenik ere ez  zuen inork egin. Bizilagunak, plenoa bukatu artean egon ziren han, batzarra bukatuta, lizentzia eske aldarrika hasi ziren arte. Gai zerrendatik kanpo ere zaharren etxeko langileen auzia. Kaipeko langileen ordezkariak plenoan izan ziren, beren lan gatazkaren berri ematen. Mozioa aurkeztu zuten langileek, udalari Kaiperekin kontratua ez berritzeko eskatuz, baina “prozedura akats bat tarteko” gaia ez zegoen atzo eztabaidatu zituztenen artean. Hala ere, alkateak hitza eman zion langileen ordezkari Amaia Gastesiri, eta honek azaldu zuen auzia. Gizarte gaietako zinegotzi Sergio Ekizak eman zituen azalpenak ondoren, eta udala, langile eta enpresaren arteko bitartekaritza lanak egiten diharduela jakinarazi zuen, akordioa lortze aldera. Kirol Departamentua martxan da Gai zerrendan ageri eta adostu zituztenen artean nabarmentzekoa – gai denak aho betez onartu zituzten atzo- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Aholku Kontseiluaren sorrera. Orain gutxi arte gazteria eta kirola batera kudeatzen ziren Pasaiako Udalean. Aurreko legealdian hasi zuten aldaketa, kirolarentzako departamentu berezitu bat sortu asmoz. EH Bilduk sustatuta egin zen aldaketa, eta legealdi honetan PSE-EEk eta EAJk aldaketari jarraipena ematea erabaki dute. Herriko eragileekin  landu dute aldaketa, eta sorrera atzo adostu zuten behin betiko talde denek, aho batez. Lide Castellanoren agurra
Lide Castellan

Zinegotzi guztien babesa jaso zuen Castellanok bere agurrean.

Plenoko beste protagonista atzora arte Pasaiak Ahal Du-ren zinegotzi  Lide Castellano izan zen. Dimisioa eman zuen zinegotzi gazteak, agurra irakurrita, hunkituta, eta eskerrak emanez bere hautagaitza babestu zutenei. Alkateak herriaren alde egin duen lana eskertu zion Castellanori eta txalo artean agurtu zuten udaleko zinegotzi denek. Castellanorena legealdi honetako hirugarren dimisioa izan da Pasaian. EAJko Erik Rios izan zen dimisio ematen lehena, eta gerora etorri zen PSE-EEko independente Enrique Sanchezen dimisioa. Ondoren Manuela Nicolasek PSE-EE utzi eta atxiki gabeko zinegotzi gisa ari da orduz geroztik. Castellanoren postua Florencio Moro antxotarrak hartuko du otsaileko plenoan. Moro plenoan izan zen atzo, publiko artean.  
Erlazionatutako edukiaSan Pedroko zaharren egoitzako langileak borrokan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.