Tiketak gaur bertan jarri dituzte salgai, helduentzat 15euroan eta haurrentzat, 10 euroan. Menu beganoak ere izango du tartea.
Inauterietako irudi bat.
Inauterietako Batzordea lanean ari da jada egitaraua prestatzeko. Horren barruan herri bazkaria egingo dute hilaren 25ean Merkatuzarren. Tiketak gaur bertan jarri dituzte salgai, helduentzat 15euroan eta haurrentzat, 10 euroan. Menu beganoak ere izango du tartea. Bazkarirako txartelak Reyna tabernan, Xera Gastrotekan, Aralar tabernan, eta Xenpelar Kultur Dendan eros daitezke. Menu beganoa hautatzen dutenek berriz, Sindikato tabernara jo beharko dute.
Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera, eta aurtengo inauterien gaia izango diren musikalak oinarri hartuta mozorrotzera.
Helduentzako menua (15 euro)
- Entsalada
- Txerri saiheskia parrillan
- Torrijak
- Kafea
- Edariak
Menu Beganoa (15 euro)
- Espinaka kroketak
- Barazki pastela
- Lasagna begetala
- Tiramisua
- Kafea
- Edariak
Haurrentzako menua (10 euro)
- Kroketak
- Oilaskoa patatekin
- Torrijak
- Edaria