Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Igor Meltxor: "Komunikabide digitala da eta bere ardatz nagusia ikerkuntza izango da"

Kazetari Kanaia aurkeztuko du bihar Pasai Antxon Igor Meltxor kazetariak; elkarrizketan aurreratu ditu labur, bihar patxadaz eta sakon azalduko dituenak.

olatz mitxelena
Pasaia
2017/02/10
Igor Meltxor, kazetari kanaia

Igor Meltxor, kazetari, analista eta idazlea, Kazetari Kanaiaren egitasmoa aurkezten

Kazetari Kanaia egitasmoa aurkeztuko duzu bihar Pasaian Antxon. Zertan datza egitasmoa eta zergatik erabaki duzue proiektu honetan lanean hastea? Kazetari Kanaia komunikabide digitala da eta bere ardatz nagusia ikerkuntza izango da, baina ez soilik. Proiektu honetan , analisi ekonomiko eta politikoa egiten dugu, memoria historikoa eta hemeroteka lantzen dugu, herri mugimenduak, elikadura burujabetza, lan osasuna eta beste hainbat gai. Uste dugu Euskal Herrian hutsune bat dagoela eta positiboa izango dela hutsune horretan lan egitea, beste eragile batzuekin elkarlanean. Herriz herri ari zarete Kazetari Kanaiaren egitasmoa aurkezten. Nolako harrera izaten ari da proiektua? Bai. Guretzat oso garrantzitsua da herriz herriz proiektua  aurkeztea. Azaroaz geroztik berrogei hitzaldi inguru eman ditugu eta oso harrera ona izaten ari gara. Hitzaldi batzuetan 50 pertsona elkartu dira eta gutxienean 15-20 inguru. Positibotzat hartzen dugu, jendea arretaz entzuten du, eta azkenean eztabaida eta galderak sortzen dira. Proiektu honekin batera, liburuak ateratzen ari gara. Pasaden urtean Gestion A la Vasca eta Caso Bidegi kaleratu genituen, biak nik idatzitakoak eta aurten beste bi, alde batetik El Oasis Vasco, nirea baita ere, eta El drama del amianto en Euskal Herria, Juanjo Basterrak idatzia. Liburua hauek Pepe Reiren Bibliotekakoak dira.
Pasaiako lonjaren kasuan uztartzen dira gainkostuak, diru publikoaren xahutzea eta enpresa lagunkoiak. Auditoria oso argigarri bat bada, ardura politikoak tartean
Sare sozialetan jarraitzaile asko dituen egitasmoa du zuena. Internetek zer paper jokatuko du ikerketa kazetaritzaren etorkizunean? Bai, sare sozialak garrantzia handia dute eta guk hori ikusi dugu. Nik orain lau liburu argitaratu ditut eta esan behar dut %50 inguru Internet bidez saldu dudala. Hori datu esanguratsua da. Gure babesa harpidetzak eta harpidedunak izango dira, eta hori hitzaldietan azaltzen dugu ere. Web orria librea izango da eta apiriletik aurrera aldizkari digitala aterako dugu harpidedunentzat hilero. Harpidedunak bestelako abantailak edukiko dituzte baita ere, eta kaleratzen ditugun liburuak %40 merkeago erosi ahal izango dituzte. Momentuz papereko kontua, desio bat da, baina guk oinak lurrean ditugu eta hasteko proiektua hau digitala izango da. Gertuko ustelkeria kasuak aztertu izan  dituzu zuk. Pasaian lonjaren gainekoak zer esana eman dute azkenaldian. Zer nabarmenduko zenuke kasu honen inguruan? Pasaiako lonjaren kasuan uztartzen dira gainkostuak, diru publikoaren xahutzea eta enpresa lagunkoiak. Auditoria oso argigarri bat bada, ardura politikoak tartean. Ustelkeria kasu honetan, nire ustez, betiko enpresek konplizitate politikoari esker negozioa egin dute. FCC enpresa, Espainiako estatuan hondakinen kudeaketa, gainkostu eta ustelkeria kasuetan nahastuta, auzi honetan ere bada, baita Lurgoien ere, Balzola enpresaren kudeatzaile bakar gisa. EAJk Bizkaian duen eraikuntza enpresa gogoenetako bat da Lurgoien. Pasaiako obra Zapateroren gobernuak EAJrekin hartutako konpromiso bati esker finantzatu zen, eta EAJk Portu Agintaritzari enkargatu zion. Portu Agintaritza Ricardo Peñak kudeatzen du. Zumaiako alkate ohia da Peña eta Eusko Jaurlaritzak eman zion Pasaiako lanpostua.        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.