Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pobrezia energetikoa salatzeko itzalaldia eta elkarretaratze zaratatsua

Gipuzkoan 54.762 etxeetan bizi dira pobrezia energetikoan. Arazo horrek 80 urtetik gorako pertsonak dituzten lau familiatik bati eragiten diola salatu dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/02/15
Elkarretaratzea deitzeo gaur egindako agerraldia.

Elkarretaratzea deitzeo gaur egindako agerraldia.

Pobrezia energetikoari aurre egiteko eta argindarraren tarifa igoeraren aurka azaltzeko elkarretaratzera deitu dute ostiralean. GOT Grupo Oarso Taldeak deitu du protesta, eta ESK eta LAB sindikatuek eta EH Bildu eta Errenteria Irabaziz alderdiek babestu dute. Duintasuna, Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak ere babestu du protestaldia. Mikelazulo elkartearen kanpoaldean egin duten agerraldian, ostiraleko elkarretaratzearen bidez  pobrezia energetikoaren gaia gizarteratu nahi dutela esan du Kepa Olaizek. “Familia ugari dago egoera negargarrian, krisiaren eraginez, baina baita ere arlo energetikoan enpresa handiek beren jokabideetan politika ezegokiak ezartzen dituztelako. Hori salatu nahi dugu”. Egoera sozial “larri” baten aurrean daudela herritar ugari gaineratu du, eta adineko pertsonak are egoera larriagoan daudela erantsi du. Pobrezia energetikoan bizi diren pertsonei oraindik ere gaiaren gainean hitz egitea kosta egiten zaiela ere esan du GOTeko kideak, “lan handia egin behar dugu, eta ostiraleko elkarretaratzea bide horretan doa”. Agerraldia egin duten mahaia manta batekin estali dute, “ostiraleko elkarretaratzera jendea mantekin joateko deia egin nahi dugu. Negu gorriari aurre egiteko balio dute mantek, familia ugarik bizi duten egoera are gorriagoa da”. Errenteria-Oreretako edo Oarsoaldeko datu zehatzik ez dute, bai ordea herrialdekoak. Gipuzkoan 54.762 etxeetan bizi dira pobrezia energetikoan, eta arazo horrek 80 urtetik gorako pertsonak dituzten lau familiatik bati, 9.859ri hain zuzen ere, eragiten dio Iñaki Ruiz LAB sindikatuko kideak gaurko agerraldian salatu duenez. Aurtengo argindarraren ordainagiria iazkoa baino %20 garestiagoa izango dela esan du bestalde, GOTeko kide den Jose Mari Mitxelenak, eta horren errua botere politikoa eta ekonomikoaren arteko harreman estuari egotzi diote: “Bi eremuen arteko ate birakariak ikustea baino ez dago, politiko ohi askok goi karguak hartzen dituzte enpresa energetiko garrantzitsuenetan: Felipe Gonzalez, Jose Maria Aznar, Josu Jon Imaz…”.  Azken horiei, gainera, teknologia kutsakorrak bultzatzea leporatu die, “energia berriztagarriak oztopatzen dituzten bitartean, nahiz eta azken horiek, aldaketa klimatikoa geldiarazteko egokiak izan. Biztanleriaren gehiengoaren arazo ekonomikoak handitzen diren bitartean, enpresa elektrikoek bere etekinak handitzen ditu”. Egungo politika energetikoei aurre egin Horrenbestez “gaitzespena” adierazi diete Espainiako Estatuko Gobernuan PPk bultzatzen dituen politika energetikoei, “astakeria horiekin” bukatzeko hainbat aukera babesten dituztela gaineratu dute agerraldian. Eraginkortasun energetikoaren finantziazio politiken erreforma , ahulezia egoeran dauden familiei eta etxeetan inbertitzeko zailtasunak dituztenei lehentasuna ematea litzateke lehena. Horrekin batera, sareen kudeaketa demokratikoa, gardena eta elkarbanatua bultzatzea eskatu dute, “hauen bidez energia eskuratu ahal izatearen kontzeptua, eskubide unibertsal moduan defenditzea eskatzen dugu Europako biztanleen %10 eta %15a artean nozitzen ari den pobrezia energetikoarekin bukatzeko”. Eguzki zerga bertan behera uzteko ere eskatu dute, eta energia berritzaileen garapenean inbertitzeko. Bukatzeko,  energia arloaren sozializazioa eskatu dute. 19:30ean egingo dute elkarretaratze zaratatsua eta itzalaldia Niessen Merkatalguneko sarreran, eta bertara deitu dituzte herritar guztiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.