Boveda Aisialdi Taldeak 50. urteurrena du eta inauterietako konpartsan ere mende erdiko historia ospatuko du.
50. urteurreneko txotxongiloak. Horixe Trintxerpeko Boveda Aisialdi Taldeak aurtengo inauterietako konpartsarako hautatu duen gaia. Mende erdia bete du Gipuzkoako aisialdi talderik beteranoena, eta urteurrenak, nola ez, bere urteroko zita garrantzitsuenetakoan ere izan behar zuen oihartzuna.
Taldeko arduradunek jakinarazi dutenez, “urte hauetan zehar izandako hainbat mozorroren bilduma egin dute, baina denak txotxongilo gisa irudikatuta”.
Trintxerpen astebete beranduago ospatzen dituzte inauteriak (martxoko lehen asteburua), baina jada dena prest dute. Gaur, hala ere, larunbatera bezala entseatzera bilduko dira, 11:00etatik 12:30era txikien taldearekin, eta 12:30etik 13:30era helduekin.