[Bideoa eta galeria] Iker Oliveriren pokerra, eta Lurdes Oiartzabalen lehena
Iker Oliveri hondarribiarrak laugarrenez irabazi du gaur Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketa. Lurdes Oiartzabal lezoarrak, ordea, lehen garaipena etxean.
Berriz ere ikusgarria, eta ondo antolatua. Lan ona Lezotarrak Lasterkari Taldearena berriro. Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketak laugarren ekitaldia bete du gaur, eta irabazleetan ezusteko handirik izan ez bada ere, ederra izan da. Horrela, Iker Oliveri hondarribiarrak laugarrenez lortu du garaipena gizonetan. Hau da, egundaino egin diren Lezo-Jaizkibel guztiak irabazi ditu. Emakumeetan, berriz, bigarren postuak ahaztu, eta lehenengoz irabazi du lasterketa Lurdes Oiartzabal lezoarrak.
Gizonen lasterketa ederra izan da. Hasieran tropela egin bada ere, gutxi falta izan da Joxe Amunarriz hondarribiarrak aurrea hartzeko. Ez zuen urruti Iker Oliveri, eta lasterketa aurrera joan ahala, lehia estua izan eta gero, Oliverik hartu du aurrea bukaera arte. Oliverik nahiz Amunarrizek aurretik ezarria zegoen errekorra gainditu dute. Eta Oliverik, gainera, suebakiko igoeran marka hautsi du.
Emakumeetan arazo handiegirik gabe irabazi du Lurdes Oiartzabalek. Ia hasieratik jarri da buruan, Uxune Tena beti bigarren izan dela. Suebakiko igoeran ere Oiartzabal izan da azkarrena.
Gazteen karreran, bi txapelak Lezora: Imanol Clavo eta Jone Juanena izan dira garaile.
Ondokoak sailkapen zehatzak:
Emakumeen sailkapena
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.