Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Bideoa] Aste batZUK, euskararen aldeko konpromisoa eskatzera dator

Arnasguneak sortzera dator Errenteria-Oreretan berria eta kolektiboa izango den Aste BatZUK Euskararen Eroaleak iniziatiba.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/02/22
Jon Maya, Manu Maritxalarrek eta Naroa Iturrik bat egin dute iniziatibarekin.

Jon Maya, Manu Maritxalarrek eta Naroa Iturrik bat egin dute iniziatibarekin.

Aste BatZUK  Euskararen Eroaleak iniziatiba aurkeztu dute gaur eguerdian. Euskararentzat arnasguneak sortzera dator Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Xenpelar AEK-k elkarlanean prestatu eta Errenteria-Oreretan berria eta kolektiboa izango den iniziatiba. Ordagoa bota eta astebetez, 24 ordutan, lehenengo hitza, bigarrena, hirugarrena… eta baita hortik aurrerako guztiak ere, euskaraz egiteko eskatu diete herritarrei. Apirilaren 1etik 8ra bitartean izango da hori. Eguneroko esparru guztietara eramango dutela euskara esan du Borja Arbelaitz AEKko kideak, “euskaraz egingo dugu etxekoekin etxean, lagunekin kalean, ezezagunekin banketxean, dendetara sartzen garenean, lanean, ikastetxean, spinning egitean, ardo bat hartzean, irakurtzean… Ez da jai bat izango, ezta jarduerez betetako astea. Astebetez, egunerokoan, euskaraz bizitzeko iniziatiba baizik”. Errenteria-Oreretan berria izango bada ere, ez dira antolatzaileak hutsetik hasi. Izan ere, Euskal Herriko hainbat herritan antolatu dituzte halakoak: Egian (Donostia), Agurainen,  Lasarte-Orian, Hernanin, Astigarragan, Añorgan (Donostia), Donostiako Piratek. Euskal hiztunei ikusgarritasuna eman Oreretan euskaraz bizi nahi dutenak asko direla badakitela esan dute, bestalde, antolatzaileek, “horregatik ekarri dugu gurera egitasmo eder hori, indar kolektiboz”. Euskal hiztunei ikusgarritasuna emango die aste horretan iniziatibak, baita Errenteria-Oreretari ere, “eta ero batzuk elkartuta, gauza ikaragarriak eta zoragarriak atera daitezkeela erakutsiko dugu”, gaineratu du Arbelaitzek. Ziur dira arrastoa utziko duela iniziatibak herrian, “eta Errenteriak duen erdaldun fama alboratzen hasiko dela”. Aste horretan euskaraz bizitzera animatu dituzte herritar guztiak. Baita gainontzeko egunetan ere, noski. Batez ere euskara ezagutzeko gogoa indartu nahi dute. Horretarako, ordea, ezinbestekoa izango dute euskaldunen jokabide aktiboa, “orain arte euskara iristen ez zen esparruetara eraman beharko dugu, edota euskara nagusi ez den eremuetan nagusi bilakatu. Iniziatiba gauzatzen ari garen bitartean, bestelako jarrera bat izango dugu oreretarrok, etorkizunean ere eraginik izango duena”. Parte hartzeko moduak Parte hartzeko bi modu izango direla azaldu du Arbelaitzek, Ahobiziak eta Belarriprestak izango baititu iniziatibak. Ahobiziak, euskaraz biziko dira edonon, edonorekin eta edozertan, “pozik eta alai, irribarrea aurretik, lehenengo hitza euskaraz, eta bigarrena eta hirugarrena. Saiatu euskarari eusten egoera edozein dela ere; seguru sorpresa bat baino gehiago izango dituzula”. Belarriprestek, euskaraz moldatzen ez badira ere, ulertzeko gaitasuna baldin badute, haiekin euskarazko harremanak bultzatzeko konpromisoa hartuko dute. “Belarriprest ikurra daramanak, euskaraz komunikatzeko eskatzen ariko da nahiz eta elkarrizketa elebiduna eman”. Iniziatibarekin bat egiten dutenek, partaide direla adierazten duen euskarria agerian eramango dute aste horretan. Horrekin batera, iniziatiba abiatu aurretik izango diren saioetako batean parte hartu beharko dute (martxoaren 8an edo 25ean). Aste horretan bizitutakoarekin, gainera, testigantza jaso behar dute eta antolatzaileei helarazi. Izena emateko, berriz, Lau Haizetararen egoitzara (Pablo Iglesias kalea 11) jo beharko dute Belarriprest edo Ahobizi izan nahi duten horiek guztiek, edota meza bidali iniziatibaren posta elektronikora. Aurkezpenean ez dira bakarrik izan AEK eta Lau Haizetarako kideak. Iniziatibarekin bat egitera prest azaldu diren hiru errenteriar ezagun izan dituzte alboan: Jon Maya dantzaria; Naroa Iturri kazetaria; eta Manu Maritxalar kirol esataria. Ondoko bideoan azaldu dute zergatik egin duten bat iniziatibarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.