Haurtzaro Ikastolakoek bihar, Abaraxkoek etzi, eta dantzariek igandean girotuko dituzte Oiartzungo 2017ko inauteriak.
Haurtzaro Ikastolakoak, 2016ko inauterietan.
Ihoteak pasatuta, inauterien txanda izango da Oiartzunen. Ez dira pasa den asteburuan bezain beste ekitaldi izango, baina ospatzeko gogoa berbera izango da. Horrela, bihar Haurtzaro Ikastolak izango du protagonismoa. Goizean, 10:30etik aurrera, desfilea egingo dute kaskotik zehar, mozorroak jantzita. Arratsaldean, berriz, emanaldia eskainiko dute ikastolako anfiteatroan (euria eginez gero, Elorsoro kiroldegian izango da).
Larunbatean, berriz, Abaraxkak aurtengo Korrikaren abestia eta —bereziki— haren
bideoklipa izango du oinarri.
Zirkorrika mozorroak prestatzen ari dira egunotan, eta etzi arratsaldean jantziko dituzte. 16:30ean elkartuko dira ludotekan, eta herrian zehar
zirkorrika ariko dira. Ondoren, Doneztebe plazara iritsi eta emanaldia eskainiko dute, txokolate jate batekin bukatzeko.
Igandean, berriz, dantza-jauziak egongo dira Doneztebe plazan, 12:00etatik aurrera.