Gogorzak bizi duen egoera salatzearekin batera, Gogorzaren zein larri gaixo dauden gainontzeko euskal presoen etxeratzea eskatu zuten.
Gogorza eta larri gaixo dauden gainontzeko euskal presoen askatasuna eskatu zuten atzo. Argazkia: AEM
Larri gaixo dauden euskal presoak askatzeko eskatu zuten atzo Errenteria-Oreretan ehunka lagunek. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deitu zuen manifestazioa, eta Oreretako Gazte Bloke Antifaxistak eta Herritar Batasunak babestu zuten.
Aitzol Gogorza larri gaixo den preso oreretarrak bost eguneko gose greba burutu berri du 100.2 artikulua ezartzeko eskatzeko. Joan den astelehenean utzi zuen gose greba. Protesta horren harira deitu zuen nazio manifestazioa AEMk, eta Gogorzak bizi duen egoera salatzearekin batera, Gogorzaren zein larri gaixo dauden gainontzeko euskal presoen etxeratzea eskatu zuten.