Azpeitiko Udalak Pasaiako segadaren auzia artxibatzearen aurkako babes helegitea aurkeztu du.
Auziaren artxibatzea salatzen, Donostian.
Gaur iragarri du Azpeitiko Udalak. Pasaiako segadaren auzia artxibatzearen aurkako babes helegitea aurkeztu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Ikusteko dago auzitegiak helegitea tramitera onartuko duen, baina onartu ezean, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jotzea aurreikusten du auziko herri akusazioak.
Horrez gain, ikerketa judizialik egin ezean, gertatutakoa argitzeko bide paralelo bat urratzen hasiko dela
iragarri du gaur Azpeitiko Udalak.
Hilaren 22an 33 urte beteko dira Pasaiako segada gertatu zela. Egun hartan, Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Espainiako Poliziak Pasaiako badian: Dionisio Aizpuru
Kurro eta Pedro Mari Isart
Pelitxo azpeitiarrak, eta Rafael Delas
Txapas eta Jose Maria Isidro Izura
Pelu.
Auzitegietan izan da kasua orduz geroztik, baina iazko azaroan auzia
behin betiko artxibatu zuen Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak