Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Manifestazio isila deitu dute biharko, 'Gure seme-alaben etorkizunaren alde'

Agerraldia egin dute gaur joan den larunbatean Iruñean atxilotutako lau oreretar gazteen gurasoek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/03/17
Iruñean atxilotutako lau gazteen gurasoen agerraldia.

Iruñean atxilotutako lau gazteen gurasoen agerraldia.

Agerraldia egin dute gaur joan den larunbatean Iruñean atxilotutako lau oreretar gazteen gurasoek. Horietatik hiru espetxeratzea agindu zuen epaileak astelehenean, eta laugarrena atxilotu eta ordu batzuetara aske utzi zuten adin txikikoa zelako. Laurei egotzi die epaileak desordena publikoak eta terrorismoa, eta horrenbestez, Espainiako Auzitegi Nazionalera bidali du auzia. Ruben, Endika eta Asierren gurasoak hamarnaka herritarrek babestuta azaldu dira Mikelazulon egin duten agerraldian. Biharko, Errenteria-Oreretan Gure seme-alaben etorkizunaren alde lelopean deitu duten manifestazio isilaren berri eman dute. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Herriko plazatik. Manifestua irakurri dute. Patxi Petrirenak euskaraz, eta Marisa Mujikak gazteleraz. Iruñean joan den larunbatean izandako “indarkeria ekintzak” gaitzetsi dituzte, eta beren semeek bertan egin zen manifestaziorako baimenik ez zela eskatu ez zekitela erantsi dute, “ezta biolentoa izango zenik ere”. Ikasi eta lan egiteaz gain, hiru gazteek aktibismoa sozialarekin “konpromiso irmoa” dutela esan dute: ” elikagaien banku solidarioa antolatzen dute, musika kontzertuak, hitzaldiak eta kultur proiektuak”. Eskaera zehatzak egin dituzte manifestuan gazteen gurasoek. Auzia epaitegi arruntera itzultzeko eskatu dute gurasoek, eta gazteak behin behinean aske uztea, “indarkeria ekintzak, eta  ekintza terrorista gisa kalifikatuta egin nahi duten gertaeren estrapolazioak ez dutelako ezertan laguntzen guk eta gure semeek desio dugun elkarbizitza baketsurako prozesua”. Horren harira, erakunde, herria, familia eta lagunei oro har laguntzea eskatu diete, “gure semeak etxera ekartzeko desio zilegia” egi bihurtzeko, “gaur bihar baino hobeto”, eta bide horretan sortutako indarra “errebindikazioen borondate baketsu zorrotzak” gidatu dezala eskatu dute. Ildo horretan sakondu dute, eta inoren “bortxazko injerentziarik edo manipulaziorik” ez dutela onartuko esan dute argi. Manifestu hori beraien, zein beren semeen desioa dela gaineratu dute, amaitzeko, “Iruñeako espetxetik hala berretsi dute hirurek”. Bildutako hamarnaka eta hamarnaka lagunen txalo artean amaitu dute Ruben, Endika eta Asierren gurasoek agerraldia.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.