Demoarsok zabaldutako datuen arabera, 3.430 oiartzuar izan dira sei hauteslekuetako batera hurbildu zirenak. Auzoz auzo xehatu dituzte datuak.
Demoarsok atzo antolatutako herri galdeketara 8.523 oiartzuar zeuden deituta. Horien %40,24 hurbildu zen sei hauteslekuetako batera, Oarsoaldeko lau udalerrietatik parte hartze handiena izan zuena. Oiartzungo Gure Esku Dago-ko kideek bart zabaldu zutenez,”sekulakoa” izan zen atzoko parte hartze datua.
Datuak ezagutarazi zituzten aldiro, hamar puntu igo zen parte hartzea. Hala, 13:00etan %20 inguru joan zen botoa ematera, 17:00etan %30 eta, hautes-mahaiak ixtean, %40tik gora zen parte hartzea.
Demoarsok emandako datuen arabera, 3.430 oiartzuar izan ziren botoa emateko eskubidea egikaritu zutenak. Honakoak dira
Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan? galderari erantzun zioten oiartzuarren kopurua, auzoz auzo.
Emaitzak, auzoz auzo —goian— eta Demoarsok emandako datu globalak.