Soziolinguistika Klusterrak egindako neurketa aurkezteaz gain, Hernanin urtero egiten duten 'Euskara ari du' egitasmoa ere aurkeztuko dute.
Oiartzungo hizkuntza erabileraren kale neurketa egin zuten iaz. Horren emaitzak etzi arratsaldean aurkeztuko dituzte, Manuel Lekuona bibliotekan. Soziolinguistika Klusterrak egin du kale neurketa hori, eta bertan lanean aritzen den Belen Uranga izango da osteguneko aurkezpenean.
Urangarekin batera, Ioritz Aizpuru Euskara zinegotzia eta Aitziber Arnaiz Oiartzungo euskara teknikaria izango dira. Euskararen arnasgunea da Oiartzun (biztanleen %70 baino gehiago da euskaraz aritzeko gai), eta arnasguneak sendotzeko dinamikaren barruko hurrengo urratsa izango da datuen aurkezpena.
Neurketaren emaitzak eman ondoren, Hernaniko
Euskara ari du egitasmoa aurkeztuko herri horretako euskara teknikari Malores Etxeberriak. Egitasmo hori urtero egiten dute Hernanin, eta hainbat astez ahalik eta euskara gehien egiteko ahalegina egiten dute bertan.
Ekitaldia 18:30ean hasiko da.