Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Galeria] Jantziaren Zentroa larunbatean zabalduko du Iraultzak

Hiru solairutan banatuta, 1700 eta 1920 urte arteko jantzi originalak bildu ditu Iraultzak Jantziaren Zentroan. Sei hilabetero aldatuko dute erakusketa.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/03/29
Garcia, Mendoza, Mendiburu eta Collar.

Garcia, Mendoza, Mendiburu eta Collar.

Jantziaren Zentroa egi bihurtu da. Larunbatean zabalduko ditu ateak Kapitain Enea kaleko Kapitain Etxean, eta gaur aurkezteko agerraldia egin dute Ramon Garcia eta Ainhoa Mendiburu  Iraultza Dantza Taldeko kideak eta Jantziaren Zentroaren arduraduna eta komunikazio arduraduna, hurrenez hurren,  eta Julen Mendoza alkateak. Hiru solairutan banatuta, Euskal Herriko jantziak erakutsiko dituzte lehen solairuan; bigarrenak, berriz,  atzerriko jantzien bilakaera erakutsiko du. Horiek gainera sei hilero aldatuko dituzte. Guztiak jantzi originalak dira. Jantziez gain, oinetakoak, bitxiak eta eskuko poltsak ere hartuko ditu zentroak. Azken horiek ere originalak. Behe solairuan, berriz, jantzien kopiak erakutsiko dituzte. Zuriak dira beheko solairuan dauden jantziak, eta goitik behera zatituta daude. Alde batean jantzia kanpoaldetik nola ikusten den erakusten da, eta bestean, barrualdea. Horrekin batera, beste artisauen erakusketak ere hartu nahi dituzte beheko solairuko espazio horretan. Jantziaren Zentroak Iraultza  Dantza Taldearen jatorrizko jantzien bilduma jasotzen duen erakusketa dela esan du Mendiburuk. 1971. urtean sortu zen Iraultza eta 1986. urtetik jantziak biltzen eta jasotzen aritu direla azaldu du, “bilduma handia jaso dugu urte hauetan guztietan eta udalarekin harremanetan jarrita, berari esker lortu dugu zentroa zabaltzea”. Iraultzak urte askotan zehar egindako lanaren ondorio dela proiektua esan du Julen Mendoza alkateak, “udalak parte hartu behar zuela erabaki genuen 2012. urtean abiatu genuen parte hartze prozesuaren barruan. Plan estrategikoa diseinatu genuen 2025 urtean gure herriak nolakoa izan nahi duen markatzen du horrek, eta apustu handia egin nahi zen  kultura eta ekonomia kreaktiboan, herria eraldatu nahi zela garbi azaldu zen. Proiektu estrategikoen artean honakoa kokatu zen eta hortik dator udalaren parte hartzea”. Zentroa hartzen duen eraikina berritu dute, 375.000 euroko inbertsioa egin du udalak lanetan. Eskerrak eman dizkio Mendozak Iraultzari, “urte guzti hauetan egin duzuen lanagatik, eta gure herrian kokatzegatik. Guretzat ohore bat da”. Aitortza egin dio Iraultzari, “gaur hau posible bada, beraien egoskorkeria baten ondorioz delako. Zentroak gure herriari norabide bat emango dio, orain arte markatu dugun norabide horretan beste proiektuekin batera, eta zentzu horretan apustu egiten du udalak halako zentroak arrakasta izan dezaten, gure herrira jendea erakar dezan eta baita ere gure historiara eta gure memoriara ibilaldi bat egiteko aukera izan dezan”. Zentroa ekarpena dela Errenteriarentzat, baina baita Euskal herri osoarentzat ere gaineratu du. Jantzi originalak Jantziaren Zentroaren gaineko zehaztapenak eman ditu Garciak. Lehenengo solairuan Euskal herriko jantzi originalak erakutsiko ditu Iraultzak. 1850 urtetik 1.900 urtera artekoak bilduko dituzte bertan. Gipuzkoa, Bizkai, Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako hamalau jantzi dira, hamabi emakumeenak, eta bi gizonenak, “baserritar jantzi bezala ezagutzen ditugunak ikus daitezke, san Tomas egunean edota fandangoa eta arin arina dantzatzeko erabiltzen ditugun horien jatorria direnak”. Herri jantziak biltzen dituen aretoaren sarreran, Xanti eta Maialen daude. Bertakoak, Errenteria-Oreretako  lehen erraldoien buruak dira 1919. urtekoak. Horien jantziak eta egurrezko egiturak 1984. urtekoak. Gainera,  XX. Mende hasierako fabriketan egindako objektu edota bertako fakturak ikus daitezke: Lino, manta Fabrika, Olibet, Esmalteria, Fabril Lanera, eta Perfumerias Finas SA enpresenak, besteak beste. Bigarren solairuan, jantzien bilakaera bildu dute, “modaren historia munduan ezagutzeko balioko du. 1770. urtetik 1920. urtera arteko hamasei jantzi bildu dituzte bertan, hamalau emakumeenak eta bi gizonenak. Bertako hiru jantzi daude, Donostiako bi eta Bilboko bat bigarren solairu horretan, beste guztiak, Frantzia, Ingalaterra eta Ameriketako Estatu Batuetakoak dira”. Jantziekin batera, zapatak,  esku poltsak, abanikoak, belarritakoak, brotxeak, eta bitxikeria gisa Donostiako Gran Casinoko kartak eta fitxak ere badaude. Erakusketa sei hilero aldatuko dute, eta une honetan bildutako jantzi guztien %20 bat jarri dute erakusketan. Jantziaren zentroa larunbata, igande eta jai egunetan zabalduko dute. Larunbatetan goiz eta arratsaldez 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik; igande eta jai egunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara. Bisita gidatuak egiteko aukera ere izango da, eta horretarako telefonoz deitu beharko dute interesdunek turismo bulegora (943 49 45 21) eta erreserba egin. Hilabeteko lehen igandean bisita gidatua euskaraz egingo dute, eta bigarrenean, gazteleraz. Aste Santuaren hurbiltasunari erreparatu dio Mendizabalek: “Egun horietan jende asko etortzea espero dugu. Gainera, hamar laguneko taldea osatzen bada bisita gidatuak egiteko aukera ere izango da, Ostegun Santuan euskaraz, Ostiral Santuan gazteleraz, igandean euskaraz eta astelehenean gazteleraz. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da deitu eta erreserba egitea”. Sarrerak 3 euro balio du, eta bost urtetik beherako haurrek doakoa izango dute.
Jantziaren Zentroa larunbatean zabalduko ditu ateak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.