Joxemari Iturralderen eleberria aztertuko dute gaur arratsaldean, liburutegian. Datorren hilabeterako 'Hormako paper horia' irakurriko dute.
Joxemari Iturralde (Tolosa, 1951).
Oiartzungo Irakurketa Taldea gaur arratsaldean bilduko da, Manuel Lekuona bibliotekan. Joxemari Iturralde idazle tolosarrak Pamielarekin duela bi urte argitaratutako
Perlak, kolpeak, musuak, traizioak eleberria izango dute mintzagai. 25 emakume dira nobela horretako pertsonaia, eta euren bizitzako gorabeherak nobelatu ditu Iturraldek. 20:00etan hasiko da saioa.
Datorren hilabeterako
etxekolanei dagokienez, Charlotte Perkins-Gilman (Hartford, AEB, 1860-1935) idazle feministaren
Hormako paper horia liburua irakurri beharko dute maiatzaren 23rako.
Erdi autobiografikoa da lan hori, erditze ondorengo depresio baten ondoren idatzitakoa. AEBtako literatuta feministaren aitzindarietako bat da 6.000 hitz dituen ipuin motza da
Hormako paper horia. XIX. mendean emakumeek jasaten zuten zapalkuntza profesional eta medikua salatzen ditu Perkins-Gilmanek.